Pedro Horrillo
Pedro Horrillo | |
---|---|
| |
Bizitza | |
Izen osoa | Pedro Horrillo Muñoz |
Jaiotza | Eibar, 1974ko irailaren 27a (46 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
LottoNL–Jumbo | 2005-2009 |
Vitalicio Seguros-Grupo Generali | 1998-2000 |
Mapei | 2001-2002 |
Etixx-Quick Step | 2003-2004 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | Esprinterra |
Pisua | 76 kilogramo |
Altuera | 184 zentimetro |
Pedro Horrillo Muñoz (Eibar, Gipuzkoa, 1974ko irailaren 27a) euskal txirrindulari ohia da. Eibarren jaioa, gaur egun Ermuan bizi da.
1998an debutatu zuen profesionaletan Vitalicio Seguros taldearekin. Ondoren Mapei, Quick Step eta Rabobank taldeetan korritu zuen.
2009ko maiatzaren 16an, Italiako Giroan Culmine di San Pietro mendatea jaisten ari zela eroriko larria izan zuen. 60 metroko amildegitik behera erori zen eta buruan kolpe gogorra hartzeaz gain, ezker hankako izterrezurra apurtu eta saihets ugari hautsi zituen. Bergamoko ospitalera eraman zuten eta koman sartu zuten. Zorionez, zaurietatik ondo osatu zen.
2010eko urtarrilaren 8an txirrindularitza profesionala izateari utziko ziola esan zuen, nahiz eta Rabobank taldeak kontratua berritzeko eskaintza egin zion.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2000
- Etapa garaipen bat Portugalgo Itzulian.
2001
- Etapa garaipen bat Saxonia Behereako Itzulian.
2002
- Etapa garaipen bat Euskal Bizikletan.
2003
- Etapa garaipen bat Uniqa Classic-en.
2004
- Paris-Nizako etapa garaipen bat.
- Etapa garaipen bat Uniqa Classic-en.
- Dauphiné Libéréko etapa garaipen bat.
2005
- Etapa garaipen bat Kataluniako Itzulian.
2006
- Etapa garaipen bat Saxoniako Itzulian.
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Horrillo ![]() |