Edukira joan

2010eko Saharako matxinada

Koordenatuak: 27°09′N 13°12′W / 27.15°N 13.2°W / 27.15; -13.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
2010eko Saharako matxinada
Mendebaldeko Saharako gatazka
Gdeim Izik esparrua 2010eko urrian
Data2010eko urriaren 9a-2010eko azaroaren 8a
LekuaMendebaldeko Sahara
Koordenatuak27°09′N 13°12′W / 27.15°N 13.2°W / 27.15; -13.2
EmaitzaMatxinada
Gudulariak
Sahararrak  Maroko
Galerak
102 hildako eta 1.200 zauritu 18 hildako eta 173 zauritu
Munduan, bereziki Espainian, elkartasuneko manifestazioak antolatu ziren.

2010eko saharar matxinada 2010 urteko urrian saharar herriak Mendebaldeko Saharan Marokoko estatuaren aurka hasitako protestak eta ondorengo liskarrak biltzen ditu. Protestak milaka sahararrek Aaiundik gertu zegoen Gdeim Izik kanpamenduan era baketsuan bildu zirenean hasi ziren. Azaroaren 8 eta 9an Marokoko Polizia indarrek bortizki hustu zuten eta enfrentamenduak eragin zituzten. 20.000 lagun inguruk esku hartu zuten 2010eko urriko protestaldi baketsuan.[1]

Hasieran kanpaldian festa eta aldarrikapen giroa zen. Laster tragedia bihurtuko zen. Azaroaren 8an Marokoko segurtasun indarrek kanpamendua bortxaz desegin eta sahararren ihesa eragin zuten. Marokoko Polizia indarrek bortizki hustu zuten kanpamendua eta etxeratze-agindua dekretatu zuen. Ondoren, istilu larriak geratu ziren Aaiun, Smara eta El Marsan hirietan eta hainbat pertsona zauritu eta hil ziren, saharar zein marokoar segurtasun indarren artean. Barrikadak eta Poliziarekin enfrentamendu gogorrak izan ziren hainbat egunez.[2]

Fronte Polisarioak emandako datuen arabera, 723 hildako, 159 desagertu eta 4.500 zauritu eta 2.000 lagun atxilotu zituzten protesten karietara. Matxinadan parte hartu zuten ekintzaileen aurkako errepresioa gogorra izan zen eta sahararren aurkako torturak eta tratu txarrak salatu ziren giza-eskubideen aldeko zenbait erakunderen aldetik. Marokoar zibilek ere jardun zuten sahararren aurka. Matxinada Espainiar Estatuak 1975 urtean lurraldea Marokoren eskuetan utzi zuenez geroztik izandako protesta biziena izan zen eta Mendebaldeko Sahararen estatus kolonialaren arazoa plazaratu zuen berriz ere nazioartean, bereziki Espainian, bere burua sahararren ordezkaritzat jotzen duen Fronte Polisarioak aldarrikatzen duen autodeterminazio eskubidearen eta Marokok lurraldearen gainean defendatzen duen subiranotasunaren gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]