2015eko Tianjingo eztandak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 39° 02′ 19″ N, 117° 44′ 13″ E / 39.03861°N,117.73694°E / 39.03861; 117.73694

Eztanden irudia.

2015eko Tianjungo eztandak abuztuaren 12an hasi ziren, Tianjin hiri txinatarraren portuko biltegi esparruan, Binhai alderdian. Zenbait hedabide esanetan "Txinako Txernobyl" bezala definitu egin zen. [1]

Aurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertaera Binhai zonaldean eman zen, Tianjín hiriko portuan. Abuztuaren 12ko gauean, portuko kontainer batzuk hasi ziren erretzen. Ondorioz, bi eztanda izugarri eman ziren, 21 TNT tonetako parekoak, lehendabizikoa 23:40an. Eztanden hedatze-uhinak hamar kilometrotako distantzia hartu zuela jakinarazi zuten.

Map of the Port of Tianjin and its Approaches.svg

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo egunean, ofizialki 50 hildakoen zifra onartu zen, tartean bertaratutako suhiltzaile askorena; beste hamarnaka pertsona desagertutzat eman ziren. Handik hiru egunetara hildakoen zifra 114koa zen.[2] 700 pertsona zaurituak gertatu ziren, 60 egoera larrian. Istripuak kutsadura handia eragin du. Zientzialariek oso pozoitsua den sodio zianuro arrastoak aurkitu zituzten portuko uretan, leherketaren ondorioz isuritakoak. Hori gutxi balitz, 40 produktu kimiko arriskutsuak zeuden bilduta zonalde horretan. Tianjin eremutik hiru kilometro itzulinguruan bizi diren herritarrak ebakuatu dituzte, produktu kimikoekin kutsatzeko ematen den arriskuagatik. Eztandek egunetan jarraitu dute.[3][4] Txinako gobernuak gaiaren inguruan zentsura ezarri du. Bitartean, populazioak kalean haien haserre erakutsi zuen,

Gutxienez 114 hildako zenbatu da.

Beste ondorioak kutsadurarenak izan ziren: esaterako euri azidoak eman ziren; askatutako sodio zianuroren ondorioz, euria egiterakoan inguruan zebilen jendeak azalan azkura eta erre sentzazio ezpainetan zein larruan nabaritzen zuen. Ondorioz, autoritateek istripuaren inguruan ez ibiltzeko agindua eman zuten. [5]

Ustelkeri kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako bi eztandak kontainerrak zamatzeko inguru batean gertatu ziren. Zonaldea Ruihai International Logistics konpainiakoa da. Konpainiaren lehendakaria, Yu Xuewei, lehendakari ordea, Li Liang, eta beste hamabi pertsona atxilotuak izan dira, antza, elementu kimiko arriskutsuak maneiatzeagatik horretarako baimenik izan gabe. Halaber, portuko funtzionario asko susmopean daude eroskeriak jasotzeagatik.[6]

Azken balantzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ofizialki, hauexek dira datuak (2015/08/27):

  • Hildakoak: 139 pertsona (84 suhiltzaile, 8 polizi, 47 zibil)
  • Desagertutakoak: 34 pertsona
  • Zaurituak: 700 gutxienez
  • Portuan zamatutako gai arriskutsuen tonak: 3.000[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2015eko Tianjingo eztandak