2016ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2011
Flag of Wales (1959–present).svg
2021
2016ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2016ko maiatzaren 5a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Hautesleak &0000000002248050.0000002.248.050
Parte-hartzea
%45,3
%3,1
Carwyn Jones 2011 (cropped).jpg
Galesko Alderdi Laborista
Carwyn Jones
Barruti bozak 353.866 %34,7 7,6
Eskualde bozak 319.196 %31,5 5,4
Eserlekuak 29 1
Leanne Wood 2011 (cropped).tif
Plaid Cymru
Leanne Wood
Barruti bozak 209.376 %20,5 1,3
Eskualde bozak 211.548 %20,8 3,0
Eserlekuak 12 1
Andrew R. T. Davies 2011 (cropped).jpg
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Andrew R. T. Davies
Barruti bozak 215.597 %21,1 3,9
Eskualde bozak 190.846 %18,8 3,7
Eserlekuak 11 3
Nathan Gill AM.png
Erresuma Batuaren Independentziaren
Alderdia

Nathan Gill
Barruti bozak 127.038 %12,5
Eskualde bozak 132.138 %13 8,5
Eserlekuak 7 7
Kirsty Williams AM (28092338171) (cropped).jpg
Galesko Liberal Demokratak
Kirsty Williams
Barruti bozak 78,165 %7,7 2,9
Eskualde bozak 65.504 %6,5 1,6
Eserlekuak 1 4
Welsh Assembly election map 2016.svg
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Carwyn Jones
Laborista
Carwyn Jones
Laborista

2016ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalaren V. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Gobernuko alderdiaren, Alderdi Laboristaren, bozen ehunekoa 7 puntu baino gehiago jaitsi zen, eta biltzarkide bat galdu zuten, gehiengo osotik bi eserlekutara geratuz. Plaid Cymruk bigarren postua berreskuratu zuen, Alderdi Kontserbadoreak baino eserleku bat gehiago lortuz, eta horrela gobernuaren oposizio ofiziala bihurtu zen. Hautesbarruti baten ere ez irabazi arren, Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdiak (UKIP) 7 biltzarkide eskuratu zituen eskualde zerrenden bozen bidez. Liberal Demokratek, berriz, porrot handia izan zuten, eta aurreko hauteskundeetan lortutako 5 eserlekuetatik bakar bat mantendu ahal izan zuten.

Egun berean Eskoziako Legebiltzarrerako, Ipar Irlandako Biltzarrerako eta Londreseko Biltzarrerako hauteskundeak izan ziren. Egun horretako lurralde parlamentuetako hauteskunde guztiak 2015ean izango ziren, baina urte bat atzeratu zituzten Erresuma Batuko Parlamentuak 2011an onartutako lege batengatik (Fixed-term Parliaments Act 2011).[1] Ordutik haurrera Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak 5 urtean behin dira.

Hauteskunde legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Lehen debekatuta zegoen hautagai ber-bera hautesbarruti eta eskualde zerrenda baten aurkeztea, baina 2014an debeku hori bertan behera geratu zen. Bestalde, 2014tik aurrera hautagai batek ezin du Biltzar Nazionalean eta Erresuma Batuko Komunen Ganberan eserleku bana izan.

Galesen bizi ziren Erresuma Batuko, Irlandako, Commonwealtheko zein Europar Batasuneko 18 urtetik gorako herritarrak bozkatu ahal izan zuten.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arms of Llywelyn.svg 2016ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak[2]

Welsh assembly election 2016.svg
Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Galesko Alderdi Laborista (Lab) 353.866 34,7 -7,6 27 -1 319.196 31,5 -5,4 2 = 29 1
Plaid Cymru (PC) 209.376 20,5 +1,3 6 +1 211.548 20,8 +2,9 6 = 12 1
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) 215.597 21,1 -3,9 6 = 190.846 18,8 -3,7 5 -3 11 3
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 127.038 12,5 N/A 0 = 132.138 13,0 +8,4 7 +7 7 7
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) 78.165 7,7 -2,9 1 = 65.504 6,5 -1,5 0 -4 1 4
Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia (AWAP) 44.286 4,4 N/A 0 =
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) 25.202 2,5 +2,3 0 = 30.211 3,0 -0,4 0 =
Monster Raving Loony 5.743 0,6 +0,5 0 =
Galesko Independenteen Elkartea 2.897 0,3 N/A 0 =
Emakumeen Berdintasuna Alderdia 2.807 0,3 N/A 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 2.452 0,2 -0,1 0 =
Sindikalisten eta Sozialisten Koalizioa (TUSC) 2.040 0,2 = 0 =
Independenteak 8.670 0,9 -0,4 0 = 1.577 0,2 +0,1 0 =
Jendea Lehenengo 1.496 0,1 N/A 0 =
Galesko Alderdi Kristaua 1.103 0,1 -0,8 0 =
Besteak 1.469 0,1 -1,2 0 = 899 0,1 -5,1 0 =
Guztira 1.019.383 100 40 1.014.743 100 20 60

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde bozak - Lortutako aulkiak
Alderdiak Ehunekoak
Laboristak
31.5%
⤷ aulkiak
48.3%
Plaid Cymru
20.8%
⤷ aulkiak
20%
Kontserbadoreak
18.8%
⤷ aulkiak
18.3%
UKIP
13%
⤷ aulkiak
11.7%
LibDem
6.5%
⤷ aulkiak
1.7%
AWAP
4.4%
Berdeak
3%
Besteak
2%

Eskualde bozen ehunekoak:      Laboristak (31.5%)     Plaid Cymru (20.8%)     Kontserbadoreak (18.8%)     UKIP (13%)     LibDem (6.5%)     AWAP (4.4%)     Berdeak (3%)     Besteak (2%)

Eserlekuak:      Laboristak (48.3%)     Plaid Cymru (20%)     Kontserbadoreak (18.3%)     UKIP (11.7%)     LibDem (1.7%)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Fix-term Parliaments Act 2011, section 5» legislation.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2020/6/9).
  2. (Ingelesez)(Galeseraz) «Wales Election 2016 results» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020/6/9).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]