Commonwealtha

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Commonwealtha
Datuak
Motagobernu arteko erakundea eta Commonwealtha
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaCharles III.a Erresuma Batukoa
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1931ko abenduaren 11
Ordezkatzen duBritainiar Inperioa
webgune ofiziala
Facebook: commonwealthsec Twitter: commonwealthsec Instagram: commonwealth_sec LinkedIn: 638037 Edit the value on Wikidata

Commonwealtha edo Nazioen Mankomunitatea (ingelesez: Commonwealth of Nations), iraganean Britainiar Commonwealtha deitua, 53 estatu independenteren borondatezko batzea da. Kide guztiak, Mozambike eta Erresuma Batua bera izan ezik, Britainiar Inperioaren menpeko lurralde ohiak dira.

Elkartearen helburua da giro aproposa sortzea kideek elkarren arteko hartu-eman ekonomikoak estu ditzaten, bai eta demokrazia, giza eskubideak eta gobernu egokiak bultzatzea ere. Honela, maila ekonomiko ezberdineko herrialdeek maila berean elkarlan hurbilerako aukera daukate. Commonwealth ez da batasun politiko bat, eta Erresuma Batuak ez du inolako eskumenik beste kideen barne kontuetan esku sartzeko. Lau urtean behin Commonwealtheko Jokoak ospatzen dira, kirol anitzeko munduko bigarren ekitaldia, Olinpiar Jokoen atzetik.

Commonwealtharen egoitza Londresen dago eta hamazortzi hilabetetik behin biltzen dira estatu buruak edo euren ordezkariak.

Elkarte hori sortzeko ideia XIX. mendearen bukaeran agertu zen Erresuma Batuan, neurri bateko autonomia eman zienean Kanada, Australia eta Zeelanda Berriko koloniei, garai hartako "kolonia zuriak" edo "poblamenduzko koloniak" izena zutenei, alegia. Izan ere, bertako kolonietako gehiengoa protestantea eta britaniar jatorrikoak ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]