2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Alemanian
![]() | |
---|---|
Gertaera-data | 2024ko ekainaren 9a |
Mota | European Parliament election in Germany (en) ![]() |
Honen parte da | 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak |
Hautatu duen kargua | 96 Europarlamentaria ≈ Europako Parlamentuko X. legealdia. Izendapenaren iraupena: 5 urte |
Hauteskunde emaitza
![]() | |
← 2019 (en) ![]() ![]() |
2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeak Alemanian 2024ko ekainaren 9an egin ziren, 2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeen barnean. Hamargarren aldia izan zen hauteskunde hauek Alemanian egin zirela, eta lehenengoak Brexitaren ostean.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo hauteskundeak izan ziren maila nazionalean 2021eko Alemaniako hauteskunde federalak egin zirenetik. Hauteskunde horietan Angela Merkel erretiratu zen eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak irabazi zituen, Olaf Scholz buru. Eskuin muturreko Alemaniarentzako Alternatiba alderdiaren gorakadak markatu zuen hauteskunde lehia.
Hauteskunde-prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak egin zirenetik, Alemaniak ez du atalaserik eserleku bat lortzeko. Horrela, alderdi txikiek aukera asko dituzte aulki bat eskuratzeko, Sainte-Laguë metodoaren bidez botoen %0,5 lortuta posible delako eserleku bat izatea. Alemaniak 96 kide hautatzen ditu, eta benetako atalasea %0,9 inguruan dago.