Alemaniarentzako Alternatiba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alemaniarentzako Alternatiba
Mut zur Wahrheit
Datuak
Izen ofiziala
Alternative für Deutschland
Izen laburraAfD
MotaAlemaniako alderdi politikoa
HerrialdeaAlemania
IdeologiaEuroeszeptizismoa, Kontserbadurismo nazionalista, Eskuindar populismoa, Nazionalismo etnikoa, Antifeminismoa, Liberalismo ekonomikoa, alemaniar nazionalismoa, Demokrazia zuzena, Islamofobia eta klima aldaketaren ukapena
Kokapen politikoaeskuin politiko eta Eskuin-mutur
Jarduera
KidetzaEuropean Alliance of People and Nations (en) Itzuli eta Identity and Democracy (en) Itzuli
Kide kopurua40.131 (2024ko urtarrilaren 2a)

Bundestag
81 / 736

Europako Parlamentua
9 / 705
Agintea
LehendakariaTino Chrupalla eta Alice Weidel
Egoitza nagusi
GazteriaYoung Alternative for Germany (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera2013ko otsailaren 6a
Sortzailea
SorlekuaOberursel
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: alternativefuerde Twitter: AfD Instagram: afd.bund Telegram: afdbrennpunkt Youtube: UCq2rogaxLtQFrYG3X3KYNww Edit the value on Wikidata

Alemaniarentzako Alternatiba (alemanez: Alternative für Deutschland, ˌaltɛʁnaˈtiːvə fyːɐ̯ ˈdɔʏtʃlant ahoskatua, AfD, aːʔɛfˈdeː ahoskatua, siglatik ezaguna) alemaniar alderdi politikoa da, muturreko eskuinekoa, doktrina kontserbadore eta euroeszeptikoa duena.[1][2][3]

Bernd Lucke Hanburgoko Unibertsitateko Ekonomia irakasleak, Konrad Adam Frankfurter Allgemeine Zeitungeko kazetari ohiak eta Alexander Gauland eta Gerd Robanus CDUko politikari ohiek 2013an sortu zuten. Sortu zenetik, AfD ultraeskuinetik aldentzen saiatu da, eta liberalismo klasikora gehiago hurbildu nahi izan du.[4]

Bere hauteskunde programa euroaren, herrialde periferikoen erreskateen eta alemaniar markoaren itzuleraren defentsan oinarritzen da. Eurogunearen desegite ordenatu eta pixkanakakoa defendatzen dute. Fundazio-kongresua 2013ko apirilaren 14an egin zen, Berlinen. AfD alderdiak Bundestagerako hauteskunde-kanpainan sartzea erabaki zuen, euroaren «akats historikoa» desegiteko deia eginez. Europako migrazio-krisiaren testuinguruan Alemaniara iritsitako migratzaileen oldearen aurka daude. AfD krisi hartatik herritarren babesa handitzen ari da, bai maila nazionalean, bai estatu federatuetan.

AfD alderdi populista eta ultraeskuindartzat jo izan dute.[5][6][7] Hainbat kidek arrazista[8][9] eta xenofobotzat jo izan diren adierazpenak egin dituzte. Alemaniar nazionalismoaren defentsan, hedabide batzuek AfD neonazismoarekin alderatu dute,[10] alderdiak kategorikoki ukatzen duena; erantzun gisa, alderdiak debekatu egin du alderdikideek Alemaniako ultraeskuinarekin eta, bereziki, Die Heimat alderdi neonaziarekin loturarik izatea.

AfD 2017ko hauteskundeetan sartu zen lehenengoz parlamentura, botoen %12,6 eta 94 diputatu eskuratuta.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Alemania
Artikulu hau Alemaniako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.