5 kamera apurtu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
5 kamera apurtu
Jatorria
Argitaratze-data 2011
Estreinaldi-data 2013ko abuztuaren 26a
Jatorrizko izenburua 5 Broken Cameras
Jatorrizko hizkuntza arabiera
hebreera
Jatorrizko herrialdea Frantzia eta Israel
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dokumentala
Iraupena 94 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Guy Davidi Itzuli
Emad Burnat Itzuli
[[Kategoria:Guy Davidik Itzuli zuzendutako filmak]]
[[Kategoria:Emad Burnatek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Guy Davidi Itzuli
[[Kategoria:Guy Davidik Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Guy Davidi Itzuli
Emad Burnat Itzuli
[[Kategoria:Guy Davidik Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Emad Burnatek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Guy Davidi Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Wissam Joubran Itzuli
Adnan Joubran Itzuli
Samir Joubran Itzuli
Argazki-zuzendaria Emad Burnat Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Palestina
Argumentu nagusia Israel-Palestina Gatazka
Historia
Nominazioak Dokumental onenaren Oscar Saria
85. Oscar Sariak
Kanpo loturak
www.kinolorber.com/5brokencameras

5 kamera apurtu (arabieraz: خمس كاميرات محطمة‎ Khamas Kamīrāt Muḥaṭṭamah; hebreeraz: חמש מצלמות שבורות‎ Hamesh Matslemot Shvurot) frantziar-israeldar-palestinar dokumental bat da Emad Burnat eta Guy Davidik idatzi eta ekoiztua, eta 2011n argitaratua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2005ean bere laugarren haurra jaio ondoren, Emad Burnatek, kameralari palestinar autodidaktiko batek bere lehen kamera erosi zuen. Momentu horretan, Bilin herrixkan, Israel harresia eraikitzen ari zen kolonoen etxebizitza eta palestinarren herrixkaren artean.

Hurrengo urtean, Burnatek bere borroka filmatzen du, bere bi lagun onenek gidatua eta bere semea hazten ere grabatu zuen. Laster, gertakariek bere familian eragina dute baita bere bizitzan ere. Eguneroko atxiloketak, eraso bortitzak, hondeatzaileak zuhaitzak suntsitzen, erasoaldietan hildakoak eta gauetako istiluak. Bere lagunek, bere anai-arrebek eta berak atxiloketak eta tiroketak jasan zituzten. Bere kamerak bata bestearen ondotik hautsi ziren gertaera horietan.

Azkenik, 2009an, Burnat Guy Davidik zuzendari israeldarrarekin batu zen eta bere bost kameretako eta bertan kontatzen ziren istoriekin pelikula ekoiztu egin zuten. Pelikulak bost atal ditu eta epilogo bat. Indarkeria gero eta gehiago erabiltzeak dakarren porrota erakusten dute. Pertsona asko kartzelatuak dira, baita zaurituak ere (tartean Emad Burnat) eta hilketak ere badaude (tartean Bassem, Phil bezala ezaguna, filmeko pertsonaia nagusietako bat).