5 kategoriako kable

Wikipedia, Entziklopedia askea
UTP kable pare bihurritua

5 kategoriako kablea (Cat 5) kable pare bihurritu mota bat da eta asko erabiltzen da konputadore sareetan. Kable honen estandarrak errendimendu handia eskaintzen du 100 MHz-eko maiztasunera arte eta datuak 100 Mbps-eko transmisio-abiaduran bidali ditzake. Kable hau 5e kategoriako kableen espezifikazioarekin ordezkatu da azken urteetan, 1 Gpbs-eko transmisio-abiadurara lor dezakeelako.

Integritate handiko seinaleentzako dago prestatuta. Kable hauek blindatuak edo ez blindatuak izan daitezke, eta asko erabiltzen dira hainbat seinale mota garraiatzeko: telefonia, Ethernet, ATM...

Estandarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kategoriako kableak ISO/IEC 11801, IEC 61156 eta EN 50173 estandarretan definituta daude; hala ere, hasieran ANSI/TIA/EIA-568-A estandarrean definitu ziren TSB-95 argibidearekin.[1][2][3] Dokumentu hauek kableen errendimendua espezifikatzen dute 100 MHz-eraino.

Kablearen eroalea bihurritu eta solido moduan dago eskuragarri. Bihurritua bada, malgutasun gehiago du eta apurtu gabe flexio handiagoa jasan dezake. Konexio kablea bihurritua da. Eraikinetan erabilitako behin-behineko kablea solidoa da.

Kable hauen espezifikazioaren arabera eroalea kobre hutsa izan behar da. Falsifikazio askok kobrezko eta aluminiozko aleazio bat erabiltzen dute, eta fabrikatzaile askok lege ekintzak hartu behar izan dituzte.

Kable aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5e espezifikazioak 5 kategoriako kableak hobetzen ditu, diafonia efektua gutxitzen. Gainera, Cat 5e kableak 1 Gbps-eko transmisio abiadura lor dezake. Bien banda zabalera berdina da (100 MHz) eta fisikoki berdin egiten dira, Cat 5 kable gehienak Cat 5e-ko espezifikazioak betetzen baitituzte, kategoria hori ez izan arren.[4] 2001ean Cat 5e-k ordezkatu zituen Cat 5 kableak.

6 kategoriako kablea edo Cat 6 kableak diafonia gutxitzen du Cat 5e kableekin konparatuz. Gainera, errendimendua hobetu zen Cat 6 kablean 250 MHz-eko banda zabalera lortuz.[5] Ondoren definitu zen Cat 6A kableak 500 MHz-eko zabalea lortu zuen. Kable mota hauek guztiak guztiz bateragarriak dira eta, beraz, instalazio berean 4 kable motak ager daitezke.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kategoriako kableen barne-egitura kobrezko lau kable pare bihurrituz osatuta dago, bakoitza AWG24-ko kalibrea duten zortzi hari eroalez osatuta dago. Kable pare bakoitzean seinale berdina baina kontrako zeinukoa bidaltzen da interfentzia elektromagnetikoa minimizatzeko, seinalearen osotasuna hobetzeko eta kanpo interferentziei babesa emateko. Honen bidez, tranmisio fidagarria bermatzen da.

Kable bakoitzak TIA/EIA-568-B zehaztapena betetzen du, beraz, hodi bakoitzak kolore ezberdina du gailuen arteko koherentzia finkatzeko. Koloreak laranja, berdea, urdina eta marroia dira. Hauek erabiltzen dira kableak ezberdintzeko eta, ondorioz, kableen konexio egokia bermatzeko.

Cat5 kablea material berrerabilgarriekin egiten da, energia-eraginkortasuna eta iraunkortasuna lortzeko eta, beraz, industriak daukan ingurune-inpaktua baretzeko.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cat 5 kableak asko erabiltzen dira konputagailu sareetan, adbidez, Etherneten. Kablearen estandarrak errendimendua zehazten du 100 MHz-etik gorako maiztasunetarako eta egokiena da honako hauetarako: 10BASE-T, 100BASE-TX (Fast Ethernet), 1000BASE-T (Gigabit Ethernet) eta 2.5GBASE-T. Bestalde, 10BASE-T eta 100BASE-TX Ethernet konexioek bi kable pare eskatzen dituzte. 1000BASE-T eta konexio azkarragoek lau kable pare eskatzen dituzte. Power over Ethernet (PoE) erabiliz, korrontea eraman daiteke Etherneteko datuekin batera.

Cat 5 beste seinale mota batzuk eramateko ere erabiltzen da, adibidez, telefonia eta bideoak. Kasu batzuetan kable berberak hainbat seinale garraia ditzake, adibidez, Cat 5 kable bakarrak bi telefono linea eta 100BASE-TX garraia ditzake.[6] [7][8] Linea askotariko telefono konexioetan USOC/RJ-61 estandarrak erabili behar dira. Kablean zehar bideo analogiko eta digitalak garraiatzeko eskema batzuk daude; horietako bat HDBaseT da.[9]

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 kategoriako kableek hainbat onura dituzte:

  • 5 kategoriako kableak askoz eskuragarriagoak dira kategoria altuagoko gainontzeko kableekin alderatuz.
  • Instalatzeko errazagoak dira.
  • Ethernet eta Fast Ethernet estandarrekin guztiz bateragarriak dira eta, beraz, elkarreragingarritasuna bermatzen dute.
  • Mantentzeko errazak dira.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, kable hauek badituzte desabantailak ere:

  • Luzeera maximoa asko gutxitzen da abiadura handietan eta, ondorioz, ez da erabilgarria distantzia handietarako.
  • Interferentzia elektromagnetikoekiko ahula da, beraz, gailu askoko inguruneetan errendimendua txikiagoa da.
  • Banda-zabalera txikiagoa du, beste kableekin alderatuta.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Cat 5 kableen ezaugarri fisiko nagusiak:

Ezaugarria Nominala Tolerantzia Unitatea
Inpedantzia bereizgarria, 1 - 100 MHz 100 ± 15 Ω
Inpedantzia bereizgarria, @ 100 MHz 100 ± 5 Ω
DC begiztako erresistenzia ≤ 0.188 Ω/m
Hedapen-abiadura 0.64 1
Hedapen-atzerapena 5.30 ns/m
Atzerapen zeiharra < 100 MHz < 0.20 ns/m
Kapazitantzia 800 Hz-etan 52 pF/m
Trakzio-indar maximoa 100 N
Harien diametroa 0.51 mm
Lan tenperatura −55 to +60 °C
DC tentsio maximoa 125 V

Isolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira, PVCaz gain, gehien erabiltzen diren isolamenduak:

Akronimoa Materiala
PE Polietilenoa
FP Apar-polietilenoa
FEP Fluoroetileno polipropilenoa
FFEP Apar-fluoroetileno polipropilenoa
AD/PE Aire dielektriko/ polietilenoa
LSZH or LS0H Ke gutxi, zero halogeno
LSFZH or LSF0H Ke eta metalezko-ke gutxi, zero halogeno

Luzera maximoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TIA/EIA 568-5-A arauaren arabera, kable mota honen segmentu baten luzera maximoa 100 metrokoa da, eta handiagoa den zati bat behar izanez gero, beste tresna batzuk erabili behar dira, adibidez, errepikagailuak edo konmutadoreak. 10BASE-T sareen zehaztapenen arabera, bi gailu aktiboen arteko distantzia 100 metrokoa izan behar da. Horri esker lortzen da nukleo solidoko 90 metroko kableatu iraunkorra, mutur bakoitzean bi konektore eta 5 metroko bi adabaki-kable dituena.

Konektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kable mota, kableen konektoreak eta kableen topologiak ANSI/TIA-568 definitzen ditu. 5 kategoriako kableetan gehienetan erabiltzen den konektorea 8P8C konektore modularra da, orokorrean RJ45 deritzona. Kablea T568A edo T568B eskema erabiliz amaitzen da. Bi eskema hauek errendimendu berdina dute eta instalazio berean nahasi egin daitezke kable bereko bi muturretan eskema bera erabiltzen bada.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ISO/IEC 11801. .
  2. IEC 61156-6. .
  3. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. «Patch Cables for Networks, Cat6, Cat7, Cat5e, cat5» web.archive.org 2013-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  5. «Voice and Data Cabling & Wiring Installation Company Miami Fort Lauderdale Palm Beach FL» www.axisnetworkcabling.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  6. (Ingelesez) T3Hprogrammer. «Hack Your House: Run Both Ethernet and Phone Over Existing Cat-5 Cable» Instructables (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  7. «Tech Stuff - Mixed LAN and Telephone wiring» www.zytrax.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  8. (Ingelesez) «Siemon | High Performance IT infrastructure solutions» Default (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  9. (Ingelesez) «HDBaseT Alliance Shows the Future of Connected Home Entertainment at CES 2013» www.businesswire.com 2013-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]