79ko Vesuvioaren erupzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
K. o. 79ko Vesuvioaren erupzioa
Destruction of Pompeii and Herculaneum.jpg
John Martinen 'Ponpeia eta Herkulanoren suntsipena'
Sumendia Vesuvio
Data K. o. 79ko urriaren 24–25
Erupzio-mota Pliniarra
Kokapena Campaniar sumendi-arkua, Italia
40° 49′ N, 14° 26′ E / 40.817°N,14.433°E / 40.817; 14.433Koordenatuak: 40° 49′ N, 14° 26′ E / 40.817°N,14.433°E / 40.817; 14.433
LIB 5
Ondorioak Ponpeia, Herkulano, Oplontis, eta Stabiae erromatar hiriak suntsitu zituen
Mt Vesuvius 79 AD eruption.svg

K. o. 79ko Vesuvioaren erupzioak urte hartako urriaren 24/25ean izan zen[1] eta Ponpeia, Herkulano, Oplontis, eta Stabiae erromatar hiriak suntsitu zituen.[2]

Abuztuaren 24ko goizean, Vesuvio sumenditik kezko zutabe bat atera zen.[3] Bertokoek aurreko urtean izandako beste kezko isuri bat besterik ez zela uste zuen. Baina honakoa bi eratan azaldu zen:[4] Oplontisen eta Herkulanon, lokatzez, errautsez eta labaz osatuko euriak hiriko kaleak bete zituen, teilatuak estali eta lehiatil eta zirrikituetatik sartu zen. Bertokoak ikaraturik atera ziren haien etxeetatik baina gutxi izan ziren bizirik ateratzeko gai. Ponpeian, berriz, errautsezko zirimiri egin zuen, ia nabaritzen ez zutena. Gero lapilli erori zitzaizkien, zenbait kiloko apar-harri modukoak zirenak. Sufrezko baporeek hiriko etxe eta villako leiho eta ateetatik sartu ziren eta ahoa toga batez estaltzea ere inutila izan zen. Gorriak ikusi zituzten bertan bizi ziren ponpeiatarrek. Ihes egitea saiatu zirenak apar-harriez harrikaturik hil ziren. Etxeetan babestu zirenek ere ez zuten zorte handirik izan: teilatuak eraitsi eta haien gainean erori ziren.

Abuztuaren 26an eguzkia berriro atera eta Vesuviotik kezko zutabe ahul bat baino ez zen ateratzen. 18 kilometroko ekintza-eremuan, paisaia samingarria zen: lorategia zokortsuak, erretako larreak... errautsak Magreb, Siria eta Egiptoraino ailegatu ziren. 24 ordutan 3.000 lagun inguru hil ziren.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Verdú, Daniel (2018-10-17) «Pompeya ardió dos meses después» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2018-10-17 .
  2.   Wallace-Hadrill, Andrew (2010-10-15) Pompeii: Portents of Disaster BBC History .
  3.   Ceram, C. W. (1949) Dioses, tumbas y sabios Editorial Orbis ISBN 84-7530-941-0 .
  4.   Sigurdsson, Haraldur; Cashdollar, Stanford; Sparks, R. Stephen J. (1982ko urtarrila) «The Eruption of Vesuvius in A. D. 79: Reconstruction from Historical and Volcanological Evidence» American Journal of Archaeology (American Journal of Archaeology) 86 (1): 39–51 doi:10.2307/504292 .
  5.   Margossian, Nichan (2006) Risques et accidents industriels majeurs Dunod 5 or. .


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.