Wadden itsasoko Parke Nazionala (Schleswig-Holstein)
Txantiloi:Parkenazionaltaula Schleswig-Holsteingo Wadden itsasoko Parke Nazionala Alemanian Wadden itsasoko ingurunea babesteko eratutako hiru parke nazionaletako zabalena da, Schleswig-Holstein estatuak kudeatzen duena. Beste parke nazionalekin batera 1986ko urtarrilaren 1ean eratu zen. Wadden itsasoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2009an.
Parke Nazionala
Parke Nazionalak Elba ibaiaren estuariotik hasi eta Danimarkako mugararteko kostaldea hartzen du. Honetaz gain Iparraldeko Frisiako uharteak ere hartzen ditu.
Ekologia
Habitatak
Wad hitzak "lokatza" esan nahi du behe-alemanieraz. Parkearen barnean nagusi dira beraz lokaztiak. Ekosistema nagusia kostaldekoa da, bertan areatzak, dunak, lautada intermareala eta errekak aurki ditzakegu.
Biodibertsitatea
Hiru parkeetan aurki ditzakegun espezieak antzekoak dira, izan ere iparraldeko Europatik datozen hegazti migrariek osatzen baitute ornodunen kopuru handiena. Wadden itsasoak 10-12 milioi hegazti limikola, antzar, ahate eta kaio hartzen ditu urtero. hauen artean bereziki aipatu behar 200.000 eiderrak eta 180.000 paita arruntak. Ugaztunen artean foka aipatu behar.
Schleswig-Holsteingo Parke Nazionala iparralderago dagoenez aipatu behar da hemen ohikoak direla marzopak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Alemanez) Wadden Itsasoko Parke Nazionalen webgunea