Eider arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eider arrunt
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaSomateria
Espeziea Somateria mollissima
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masaarra: 2,218 kg (helduen pisua)
emea: 1,915 kg (helduen pisua)
Zabalera0,98 m
Somateria mollissima

Eider arrunta (Somateria mollissima) Anatidae familiako hegaztia da, Somateria generoan arruntena[1]. Europa, Ipar Amerika eta ekialdeko Siberiako iparraldeko kostaldeetan bizi da; neguan, hegoalderantz migratzen du.

60 bat cm luze izaten da. Itsasaldeko hegaztia da, eta iparraldeko lurraldeetako itsasertzetan bizi da. 500.000 eider inguru daude Islandian. Ez urtero neguan, baina tarteka migratzen du hegoaldera, eta Espainian eta Portugalen ere inoiz ikus daiteke. Ur azpira sartuta harrapatzen dituen arrainak eta beste zenbait animalia txiki janez elikatzen da. Habiaren barrua luma txikiz estaltzen du eta leku batzuetan, Norvegian batez ere, burukoak, koltxoiak eta ohe estalkiak (ederdrohnt) egiteko erabiltzen dituzte haren lumak. Eiderrak harrapatzea debekatua dago.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezieak sei aspiespezie ditu:

  • Somateria mollissima mollissima (europar eiderra)
  • Somateria mollissima faeroeensis (faroear eiderra)
  • Somateria mollissima v-nigra (Ipar Bareko eiderra)
  • Somateria mollissima borealis (Ipar Atlantikoko eiderra)
  • Somateria mollissima sedentaria (Hudson badiako eiderra)
  • Somateria mollissima dresseri (amerikar eiderra)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.