Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa
Itsasontzi bikingoen museoa Vikingeskibmuseet | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Seelandia eskualdea |
Udalerria | Roskilde Municipality |
Koordenatuak | 55°39′01″N 12°04′44″E / 55.65014°N 12.07894°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1962 |
Inaugurazioa | 1969 |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Vindeboder 12, 4000 Roskilde |
Webgune ofiziala | |
Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa edo, danieraz Vikingeskibmuseet, Danimarkako Roskilde hirian dagoen museo bat da, bikingoen garaiko itsasontziak dituena, Roskildeko fiordoan urperatuta aurkitu zirenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasontziak, nahita urperatuak izan ziren, 1000. urte inguruan, Skudelevekin batera, hiria, etsaien itsasozko erasoetatik babes zezaten. Xedea bete zen, toki nabigagarri nagusiena oztopatua geratu baitzen.
1962an, itsasontzien existentzia adierazi zuten indusketak egin ziren. 5 mota ezberdineko itsasontziak identifikatu ziren, espedizio militar edo komertzialetarako erabiliak.
Museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoa 1969an eraiki zen, fiordoaren ondoan, aurkitutako 5 itsasontziak izateko. Gaur egun, museoan, aurkitutako gerraontzietatik handiena nabarmentzen da, Skudelev IIa, aurkitu zen tokiagatik horrela deitua. Dublinen aurkitu zen 1042an.
Museoaren instalazioak 1997an handituak izan ziren, orain, uharte bat eta portu bat dituelarik, non itsasontzi eskandinaviar eta bikingoen errepliken bilduma bat bisita daitekeen. Errepliken eraikuntza ere ikus daiteke, antzinako eraikuntza teknikak erabiliz.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala