Attosegundo
Itxura
Attosegundo bat, segundo baten trilioi aldiz txikiagoko denbora partea da. "As" atzizkiarekin murrizten da.
1 as = 1x10-18 segundo
Jarraian attosegunduetan neurtzen diren hainbat gertakari:
- 1 attosegundu: bi hidrogeno atomoren zabalera zeharkatzeko argiak behar duen denbora
- 12 attosegundu: 2010eko maiatzaren 12an lortu zen neurtutako denboraldirik laburrenaren errekorra.
- 24 attosegundu: denboraren unitate atomikoa
- 43 attosegundu: gizakiak sortutako laser-argi baten pultsurik laburrenak.
- 100 attosegundu: mugimendu molekularra behatu ahal izan den denbora-tarterik laburrena.
- 320 attosegundu: elektroi batek atomoz-atomo igarotzeko behar duen denbora, gutxi gorabehera.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|