Ordu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordu
Azpiklaseaegun
Neurtzen duiraupena
SI sistemarako konbertsioa3.600 s
Unitate estandarretan60 min, 3.600 s eta 0,04166667 d
Ikurrah, ч, год., сәг, س, Std., h, h, , , , г, j eta

Ordua (Ipar Euskal Herrian, orena) 60 minutuko denbora unitateari deritzo. Nazioarteko Unitate Sisteman, haren ikurra h da. Izan ere, nahiz eta sistema horretan denboraren oinarrizko unitatea segundoa den, ordua onartuta dago Nazioarteko Unitate Sisteman erabil daitezkeen unitateen artean.[1][2]

Ordu batek 3.599-3.601 segundo ditu, eta egun baten 24rena da. Normalki ordu batek 3.600 segundo dituen arren, batzuetan segundo gehigarri bat jarri edo bat kentzen zaio, ordu horiek Lurraren errotazioarekin doitzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoa: «Non-SI units accepted for use with the SI, and units based on fundamental constants», Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren webgunetik hartua, 2010-06-18an.
  2. «BIPM - Resolution 7 of the 9th CGPM» www.bipm.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]