Txistorra saltxitxa mota bat da. Prestatzeko txerriki fresko txikitua, baratxuria, gatza, piperrautsa (gorriz koloratzen duena) eta usain-belarrak (normalean perrexila) beharrezkoak dira. Frijitua edo erreta jaten da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haragia heste naturalean edo plastikozkoan sartzen da. Normalean txorizoa baino argalagoa da, 25mm-ko diametroa eta 40cm-ko luzera izaten du.
Nola egin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da hain zaila, txerrikia ondo xehatu, ongailuak gehitu (baratxuria, gatza, piperrautsa eta usain-belarrak) eta oratu. Hozkailuan 24 orduz utzi. Ordubete aireztatzen utzi eta ihartu bi edo hiru egunez.
Ohitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian San Martin egunean (azaroak 11) txerria hiltzen da eta txistorrak egiten dira. Txistorra horiek Santo Tomas egunean hiriburuetako merkatuetan saltzen dira. Tabernetan txistorra pintxoak ere izaten dira egun honetan.