Txikipedia:Piperrauts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piperrautsa

Piperrautsa piper gorri zapore esanguratsua du eta piper gorriaren zenbait aldaera txikituz eta lehortuz lortzen da. Mexikon hasi zen egiten, geroago iberiar penintsulan, eta bertatik mundu osora zabaldu da. Hungarian ere oso erabilia da, paprika izenarekin.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikon sortu zen lehen aldiz, mende asko zehar landatzen zen eta haren ezagutza handitu egin zen Espainiara eraman zutenean, XVI. mendean.

Geroago, piper gozoa, batez ere Espainian landatzen hasi ziren. Badaude liburu batzuk hau frogatzen dutenak: "Gaztelan ardura handiz lantzen dira, lorezainek ez ezik, emakumeek ere, balkoietan jartzen dituzten lorontzietan, urte osoan erabiltzeko, fresko zein lehortu, saltsetan edo piperren ordez."

Piperrauts motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piperrauts gozoa

Piperrautsen hiru mota desberdin dira esanguratsuenak:

  • Piperrauts gozoa: zapore esanguratsua du baina ez da pikantea.
  • Piperrauts pikantea: pikante maila desberdinak daude.
  • Piperrauts gazi-gozoa: lehen esandakoen nahasketa antzeko bat da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziako olagarroa

Espainiako plater tipikoetan badaude piperrauts duten plater asko. Normalean hestekiak dituzten jakietan erabiltzen da; txistorra, solomo marinatua, sardinak edo muskuiluak adibidez.

Beste plater batzuetan adibidez dekoratzeko bakarrik erabiltzen da; galiziako olagarroa, patata brabak etab. adibidez.

Afrikako sukaldean berenjena edo garbantzoak dekoratzeko erabiltzen da. Hungarian berriz bere plater tipikoetan asko jartzen da, gulash adibidez eta Portugalen piperrautsa arrozarekin ere jaten da.

Nutrizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nutrizio funtzioa
Energia Karbohidratoak Proteinak Koipeak Kolesterola Kaltzioa Burdina Gatza(sodioa)
316.0 kcal 34.9 g 14.8 g 13.0 g 0.0 mg 180.0 mg 23.6 mg 34.0 mg