Caçolet
Itxura
Caçolet | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Okzitania |
Eskualdea | Languedoc |
Osagaiak | Babarrun zuriak, txerrikia, saltxitxak, urdaia eta ahate-urinekoa |
Caçolet (kasuˈlet ahoskatua; frantsesez: Cassoulet, ka.su.lɛ ahoskatua) Languedoceko sukaldaritzan plater nagusienetariko bat da. Babarrun zuriez egindako jakia da, txerrikia, saltxitxak, urdaia eta ahate-urinekoa dituena.
Languedoceko hiru udalerrik, Tolosa Okzitaniakoak, Carcasonak eta Castelnaudaryk errezetaren jatorria aldarrikatzen dute.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dryansky, G.Y.; Dryansky, Joanne. (2012). Coquilles, Calva, & Crème: Exploring France's Culinary Heritage. (1. argitaraldia) New York: Pegasus Books ISBN 978-1-60598-329-5..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |