Edukira joan

Ascensio Martiarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:08, 27 otsaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ascensio Martiarena

Bizitza
JaiotzaDonostia1884ko abenduaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1966ko abuztuaren 2a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Miguel Unamunoren erretratua, Martiarenak 1926an egina.

Ascensio Martiarena Laskurain (Donostia, Gipuzkoa, 1884ko abenduaren 8a1966ko abuztuaren 2a) margolaria izan zen. Parisen egin zituen pintura-ikasketak. Bilboko Euskal Artisten Elkartearen sortzaileetariko bat izan zen. Erakusketa ugaritan ezagutarazi zituen bere koadroak, baita sari ugari jaso ere. Bere jaioterrian zabaldu zuen akademiatik garrantzi handiko pintoreak irten ziren. Erretratugile bikaina zen. Lan nagusiak: Mairu merkataria, Erretratu, Arrosarioa, Euskal herritar ama, Gaztelau emakume ontzi-saltzailea, Bretainiako emakumea, Ostiral Santuko prozesioa, Biluzia, Miguel Unamunoren erretratua, Bretainiako hondartza, Amerikar neskatoa, Urumea, Rue des Tonneliers eta Pipil zuria.

Parisko berritasunak ondo ezagutu zituen. Izan ere, hango erakusketetan esku hartzea lortu zuen, eta kritikaren eta jendearen aldetiko halakoxe arrakasta bat erdietsi. Frantziako Gobernuak 1925ean Galliera Museoa izango zen hartan egitekoa zen nazioarteko erakusketa baterako hautatua izan zen.

Gerra zibilean garaile irten zirenen aldetiko errepresaliengatik Martiarenak zailtasun ekonomikoak izan zituen bizirauteko eta bere gaitasun artistikoak sakontasunez garatzeko. Lantegi eskola bat sortu zuen Donostian, eta bere irakaspenei esker maisu bilakatu zen, modernitatearen forma anitzekin lotura egiten asmatu zuten margolari-belaunaldi batentzatː Olasagasti, Sarriegi, Ziga, A. Valverde, Canogar eta abar.

Donostiako Arte eta Lanbide Eskolako marrazketa-irakaslea eta Euskal Herriko Ertilarien Elkarteko kide saiatua izan zen.

Donostian eraiki berria zen Victoria Eugenia Antzokiko sarreran hiru musen adierazgarri ziren hiru panel margotu zituen: musikarena, dantzarena eta poesiarena.

Martiarenaren margogintzak inpresionismoaren ildoan iraun zuen funtsean, inolako zalantzarik gabe, pastelarekin zuen esperientzia ikaragarritik zetorkion gai piktorikoak etengabe balioztatzeko joeran, haren bidez erretratu iradokitzaileak landu baitzituen, besteak beste:

  • Migel Unamuno, 1926an. Paisaien margolari bikaina zen eta hauetako batzuek agerian jartzen dute margogintza aske eta egitura arinen aldera garatzen ari zela egilea, inpresionistak izateari utzi gabe.
  • Donostia elurturik.
  • Donostiako kaia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]