Edukira joan

Venera 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:26, 6 uztaila 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Venera 1
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
HurrengoaVenera 2
Espazio jaurtiketa 1961eko otsailaren 12a
Loss of signal 1961eko otsailaren 19a
Planetary flyby 1961eko maiatzaren 19a
KudeatzaileaRKK Energia
Honen parteVenera Programa
Masa6.424 kg eta 643,5 kg

Venera 1, Artizarraren gainetik igaro zen Venera Programako lehen zunda izan zen. 1961eko otsailak 12an jaurti zuen Sobietar Batasunak.

Zunda, beste batzuen artean, honako tresna hauekin hornitua izan zen: magnetometro bat, ioi tranpa bat, mikrometeoritoen detektagailu bat eta izpi kosmiko zenbagailu bat. Venera 1 zundak, ez zuen bultzada sistemarik. Jaurti eta zazpi egunera, Lurretik 2 milioi kilometro ingurura, zundarekin kontaktua galdu zen. 1961eko maiatzak 19 eta 20 bitartean, Artizarretik 100.000 kilometrora igaro zen, ondoren, orbita heliozentrikoan biratzen hasiz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]