Edukira joan

Frantzisko I.a Medici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantzisko I.a Medici

erregeorde

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1541eko martxoaren 25a
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia
HeriotzaPoggio a Caiano1587ko urriaren 17a (46 urte)
Hobiratze lekuaMedici Chapels (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
AitaCosimo I.a Medici
AmaEleanor of Toledo
Ezkontidea(k)Joana Habsburgo-Jagellon  (1565eko abenduaren 18a (egutegi gregorianoa) -  1578ko apirilaren 11)
Bianca Cappello  (1578ko ekainaren 5a (egutegi gregorianoa) -  1587ko urriaren 17a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMedici
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Frantzisko I.a Medici (Florentzia, 1541eko martxoaren 25a - Poggio a Caiano, 1587ko urriaren 17a) Toskanako Duke Handia izan zen 1574tik hil zen arte.

Cosimo I.a Medici eta Leonor Toledokoaren semea izan zen. 1564an aita erretiratu zenean, erregeorde lanak egin zituen.

1565ean Joana Austriakoarekin ezkondu zen, Fernando I.a enperadorearen alabarekin. 1578an Juana hil ondoren, Bianca Cappello maitalearekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba izan zituzten, horien artean Maria Medici, Frantziako erregina.

Frantzisko despotikoa izan zen bere aita bezala, baina Florentziaren independentziari eutsi beharrean, Inperioaren eta Habsburgotarren basailu gisa jardun zuen.

Manufakturaz eta zientziez interesatu zen, eta arteen mezenasa izan zen. Kimikaz eta alkimiaz ere interesatu zen, eta ordu luzeak eman zituen bere laborategian.

Semea baino lehenago hil zenez, anaia Fernando I.a izan zuen oinordeko.