Maria Medici

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maria Medici
0 Marie de Médicis - Frans Pourbus le Jeune - Louvre (INV1710) - (2).JPG
Bastillako gobernadore

Bizitza
Jaiotza Florentzia1575eko apirilaren 26a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Kolonia1642ko uztailaren 4a (67 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Familia
Aita Francesco I de' Medici, Grand Duke of Tuscany
Ama Joana Habsburgo-Jagellon
Ezkontidea(k) Henrike III.a Nafarroakoa  (1600 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Medici
Lanbidea
Lanbidea salonnièrea
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0058590
1622 signature of Queen Marie de Médicis of France.png

Maria Medici (Florentzia, 1575eko apirilaren 26a - Kolonia, 1642ko uztailaren 3a) 1600-1610 bitartean Nafarroako eta Frantziako erregina eta 1610-1614 bitartean Frantziako erregeordea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Frantzisko I.a Medici (15411587), Toskanako Duke Handiaren eta Joana Habsburgo-Jagellon (15471578), Austriako artxidukesaren seigarren alaba zen.

Gaztarotik arteez interesaturik egon zen. Jacobo Ligozzi izan zuen irakasle. Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen 1600ean. Frantzian arteak bultzatu zituen. 1610ean senarraren hilketan parte hartu izana leporatu zioten batzuek.

Erregeorde gisa agindu zuen 1610-1617 urteetan. Leonora Galigai eta Concino Concini senar-emazte italiarrek eragin handia izan zuten urte horietan guztietan, eta Concini hilarazi zuen 1617an Maria Medicikoaren seme Luis XIII.a erregeak. 1620an amaitu zen amaren eta semearen arteko gerra, eta Luynes, erregearen ministroa, hil ondoren (1621), Maria Medicikoa semearekin adiskidetu eta Richelieu kardinala sarrarazi zuen erresumako kontseilu nagusian. Richelieuk zuen gero eta aginpide handiagoak biziki kezkatu zuen eta hura hiltzea erabaki zuen. Huts egin zuen saioan (Journée des Dupes, Engainatuen eguna, 1630) eta Frantziatik Kolonia aldera jo zuen ihesi. Hiri horretan hil zen 1642an.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1600eko abenduaren 16an, Lyonen, Henrike III.a Nafarroakoarekin ezkondu zen, 600.000 urrezko dukateko ezkonsaria ordainduta. Sei seme-alaba izan zituzten:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Medici Aldatu lotura Wikidatan