Edukira joan

Hästholmssundet

Koordenatuak: 59°18′50″N 18°08′03″E / 59.3139°N 18.1342°E / 59.3139; 18.1342
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:43, 6 abendua 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Hästholmssundet
Motaitsasarte
Geografia
Map
Koordenatuak59°18′50″N 18°08′03″E / 59.3139°N 18.1342°E / 59.3139; 18.1342
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaNacka
Finnboda ontziolan itsasartearen aztarna .

Hästholmssundet (Suedia) Nacka udalerriko Kvarnholmen uhartea eta Henriksdal auzoa banatzen zituen itsasartea izan zen, 1970eko hamarkadan lurrez bete zen arte. 2005ean eginiko hirigintza planaren arabera, Nacka udalerriak Hästholmssundet kanal batekin ireki eta berriro Kvarnholmen berriro uharte bihurtzeko asmoa du.

Hästholmssundet itsasartea eta Kvarnholmsbron zubia 1932 urtean.

Kvarnholmen uhartean, XIX. mendearen amaieratik lurrak industria-eraikinetarako erabiltzen hasi ziren. Uhartea kontinentetik bereizten zuen Hästholmssundetek, Saltsjön eta Svindersviken badiak komunikatzen zituen itsasartea osatuz.

Hästholmssundet zeharreko garraio guztiak gabarraz eta ferryz egiten ziren, 1923an Kvarnholmsbron zubia eraiki zuten arte. [1]

Itsasartea guztiz bete zen 1970eko hamarkadaren amaieran, uharteko industrien garraioaren beharrak asetzeko. Bete-masa, besteak beste, eraiki berri zen Finnberg tuneletik zetorren. Lur-eremu berri horretan, besteak beste, Finnboda ontziola eta Svindersviken-eko petrolio portuak ezarri ziren. Finnboda ontziolen eremutik ekialdean dagoen badia batean itsasartearen aztarna txiki bat ikus daiteke (gaur egun kirol portua dagoen lekuan).

Hästholmen eta Hästholmssundet, mapa historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizuneko planak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kvarnholmen-en hirigintza planaren baitan, Nacka udalerriak 2005eko maiatzean aurkeztu zuen Kvarnholmen, Hästholmssundet eta Östra Gäddviken-erako programa, non besteak beste Hästholmssundet kanal batekin irekitzea eta berriro ere Kvarnholmen uharte bihurtzea proposatzen den. Sortu berri den itsasartearen gainean bi zubi berri aurreikusten dira, motordun txalupa txikiak igarotzeko altuerarekin. Itsasartearen / kanalaren bi aldeetan oinezkoen eta bizikleten pasealekuak aurreikusten dira, eta Kvarnholmen aldetik, etxebizitza-eraikin berriak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kvarnholmsvägen: Beskrivning av vägens historia och kulturvärden inför breddning, Johan Aspfors, Nacka kommun, januari 2012, s. 3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]