Laneko istripu
Itxura
Laneko istripua edo lan-istripua[1] langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa da. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere.[2] Lan-istriputzat hartuko da, halaber, sindikatu-eginkizunean ari zela gertatutakoa, langilea sindikatu-baimenean egon arren, baldin eta istripua eginkizun hori betetzeko gertatu bada. Era berean, laneko istriputzat hartuko da jolas-, kirol- edo kultura-jarduerak egiteagatik gertatzen dena, enplegatzailearen edo enpresa erabiltzailearen kontura edo haren ordezkari gisa jarduten denean, misioan dauden aldi baterako zerbitzuetako enpresetako langileak direnean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Laneko Segurtasuna Hiztegia] [2012] eta [Aseguruak Hiztegia] [2019]
- ↑ Euskalterm: [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |