3. Sinfonia (Dvořák)
3. Sinfonia (Dvořák) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Mi bemol maior |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonín Dvořák |
3. Sinfonia Mi bemol nagusian Op. 10, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarrak 1873an idatzi zuen sinfonia bat da. Honako hiru mugimendu hauek osatzen dute:
- Allegro moderato
- Adagio molto, tempo di marcia
- Finale: Allegro vivace
Lan honekin, Dvořákek austriar estatuaren beka bat lortu zuen 1874an. Vienan bilduriko epaimahaia, beste pertsona batzuen artean, Johannes Brahms konposatzaileak, Eduard Hanslickek eta Johann Herbeckek osatzen zuten. Guzti horiek, eta bereziki Brahmsek, ez zituzten begi onez ikusten wagnertar erako musika lanak, Dvořákenak halakoak zirelarik, alemaniar konposatzailearen jarraitzaile sutsua zena. Hala ere, aurreiritzi guztiak alde batera utziz, beka lortu zuen, epaimahaiak sinfonia honetan eta konposatzaile gazteak aurkezturiko gainontzeko partituretan ikusiko zuen balioaren ideia bat ematen duena.
Sinfonia honen berezitasunetako bat, soilik hiru mugimenduz osatua egotea da, sinfonia klasikoetan ohikoak diren lauen ordez. Baina egia da, baita ere, erdiko mugimendua, akats hori konpon dezaketen bi zatitan banatua dagoela. Lehenengo zatia, do sostenitu minorrean idatzia, hil martxa kutsuarekin, Hektor Berliozen eragin pixka bat erakusten du, beste zatia, Re bemol nagusian idatzia, Wagnerren Valkiria operako Valhalla gogorarazten duen gai batean modulatzen den bitartean.
1874ko martxoak 30ean estreinatu zen, Bedřich Smetanak Pragako Orkestra Filarmonikoa zuzendu zuelarik.
Aurrekoa 2. Sinfonia |
Dvořáken sinfoniak 1873 |
Ondorengoa 4. Sinfonia |