Johannes Brahms

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johannes Brahms

Johannes Brahms (Hanburgo, 1833ko maiatzaren 7a - Viena, 1897ko apirilaren 3) musika erromantikoko konpositore alemaniarra izan zen.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanburgon jaio zen. Aita kontrabaxu-jole izan zen. Hark irakatsi zizkion bere lehenengo musika jakinbideak. Laster nabaritu zitzaion piano-jotzaile ona zela, eta gaztetik, familiaren gastuak ordaintzen zituen restauranteetan, baretan, baita burdeletan ere pianoa jotzen, era berean klaseak ere ematen zituen.

Brahms-ek piano errezitaldi publikoak eskaini zituen, baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan. Nahiz eta onarpen eskasa izan, gero bere bi "Pianoko kontzertuak" obren estreinuan berak joko zituen. Konposaketari ekin zion, baina bere obrek ez zuten publikoaren interesa erakarri. 1853ean kontzertu bira bat hasi zuen orduko musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen. Azken hau, konpositore ez ezik musika aldizkari famatu baten editore ere bazen, eta kritikaren nahiz enpresaburuen interesa erakarri zuen Brahms gaztearen lanak aipatuz. Aipamen honi esker hasi zen Brahms konpositore ezagun eta preziatu bilakatzen.

Robert Schumann-i esker, Brahmsek Roberten emaztea ezagutu zuen Klara Shuman, orduko piano-jotzaile ezaguna. Bere lagun handia egin zen, harreman hau maitasun platonikora heldu zela uste zen.

Viena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1862an Brahmsek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza. Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik, gaur egun musika klasiko erromantiko lanen funtsezkoak atalak dira, eta Brahmsen bizitzan oso harrera ona izan zituzten, bere garaiean konpositore handienetakoa izanik. Bere arrakasta garrantzitsua Requiem aleman batekin lortu zuen, obra koral handi bat. Publikoak emandako harrerak bere "1. Sinfonia" hastera animatu zuen, hamar urte eman zituen hau idazten. 1876an bukatua, beste hiru sinfonia konposatu zituen hurrengo zortzi urtetan.

57 urterekin konposizioa uztea erabaki zuen. Baina, bere heriotzara iritsi ahala zenbait obra garrantzitsu konposatu zituen, adibidez bi "Klarineterako sonatak" eta lau "Kanta serioak".

Askok Brahms Beethovenen ondorengotzat hartu dute, eta bere lehenbiziko sinfoniari Beethovenen harmargarren sinfonia azizena eman zioten. Aipatutako obrez gain, beste lan garrantzitsuak hauek dira: Violinerako kontzertua eta Bariazioak, maisuki lantzen duen generoa. "Kamara musika" eta "Piano solo batentzako piezen" konposizio ugari ditu, hala nola "Kantak".

Konpositore romantiko gehienak bezala, Brahmsek Beethoven miresten zuen, eta eragin bikaina izan zuen bere lanetan. Baina garai klasikoko konpositorieak, adibidez Mozart eta Haydn ere miresten zituen. Lehengo edizioetako partiturak eta autograforak biltzen zituen, askotan jotzen ziren obra famatuak ere aldatzen zituen. Periodo klasikoko mugimendu asko erabili zituen, handia baitzen periodo horren eragira. Horregatik, musikagile romantikoen artean, Brahms klasioena bezala aipatu izan ohi da.

Perfekzionista hutsa zen eta honen adibide, lehen sinfoniaren konposaketaren hamar urteak dauzkagu. Aditu batzuentzat, hau ez zen bere lehen sinfonia izan, benetako lehen sinfoniak ez zuela Brahmsek nahi hainako kalitatea izan uste dute. Dakigunez, Brahmsek kalitate gabezko bere konposizioak sarri puskatzen zituen, oso zorrotza baitzen bere lanarekin.

Brahms naturaren maitale izan zen. Viena inguratzen duten basoetan paseatzea gustoko zuen, eta berarekin eramaten zituen beti gozokiak ikusten zituen umeen arten banatzeko. Helduenganantz zakar samarra zen, baina bere lagunek bihotzez ederresten zuten. Brahms ez zen ezkondu. Vienan, 64 urterekin hil zen, gibeleko minbizi baten ondorioz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johannes Brahms Aldatu lotura Wikidatan