Mi bemol maior
Mi bemol maior | |
---|---|
![]() | |
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | Do minor |
Tonalitate paraleloa | Mi bemol minor |
Notak | |
mi♭, fa, sol, la♭, si♭, do, re, mi♭ |
Mi bemol maior (Europako notazioan Mi♭M ere, eta notazio amerikarrean E♭) eskala maiorrek mi notatik abiatuta duen tonalitatea da; nota hauek osatzen dute: mi♭, fa, sol, la♭, si♭, do eta re. Armadurak hiru bemol ditu: mi♭, la♭, eta si♭. Minorren duen tonalitate erlatiboa do minorra da. Tonalitate homonimoa, berriz, mi bemol minorra da. Tonalitate enharmonikoa re sostenitu maior da.
Do minor eskalako lan musikalak. Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposizio klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beethovenen hainbat obra ospetsu daude tonalitate honetan, hala nola, Sinfonia "Heroikoa", Pianorako 5. kontzertua (Enperadorea), Pianorako 26. sonata (Agurrak), eta Hamargarren sinfonia hipotetikoa.
Oso tonalitate egokia da metalezko haize-instrumentuentzat. Horregatik, instrumentu hauek bakarlari gisa dituzten lan asko tonu honetan daude, esaterako:
- Mozarten tronparako kontzertuetako hiru
- Joseph Haydn 'Tronpetarako kontzertua' ospetsua
- Anton Brucknerren 4. sinfonia ("Erromantika"), tronparako doinu garrantzitsu batekin lehen mugimenduan.
Chopinek obra batzuk konposatu zituen, hala nola Gauekoa, Opus 9, 2. zenbakia eta Andante spianatoa eta polonesa distiratsu haundia, Op. 22. Bestalde, Mahlerrek mi bemol maiorrean Milen sinfonia idatzi zuen.

Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan erabili da mi bemol maiorra gospel musikan. Kantu hauetan ere bai:
- Gaztelugatxe, (Folk-Oskorri-Natxo de Felipe)
- Isil-isilik Euskal abesti herrikoia
- Musturrek sartunde (alkandorie!) - Gatibu
- Bridge Over Troubled Water (Simon & Garfunkel)
- You're Beautiful (James Blunt)
- Bad Day (Daniel Powter)
- Basie's Blues (Count Basie)
- Today (The Smashing Pumpkins)
- The Long and Winding Road (The Beatles)
- Fix You (Coldplay)
-
The Beattles (1965)
-
Simon & Garfunkel (1968)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskala diatonikoak eta tonalitateak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkerreko zutabeko zenbakiak adierazten du eskalak zenbat sostenitu eta bemol dituen. |