Tunisiako iraultza
Tunisiako iraultza | |
---|---|
2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak | |
Matxinadan egindako manifestazioetako bat | |
Data | 2010eko abenduaren 18a - 2011ko urtarrilaren 14a |
Lekua | Tunisia |
Egoera | Herri-altxamenduak gobernuen aldaketa eta giza eskubideen alde. |
Emaitza | Gobernu aldaketa |
Tunisiako iraultza[3][4] edo Jasminen Iraultza[5] matxinada bat izan zen, 2010eko abenduan Tunisiako Sidi Bouzid hirian abiarazitakoa, langabezia masiboaren, prezioen igoeraren eta oro har egoera sozioekonomiko larriaren aurka protestatzeko.[6] Haren ondorioz, 2011ko urtarrilaren 14an, hamarka hildako izan ondoren, Tunisiako presidenteak, agintean 23 urte zeramatzanak, ihes egin zuen bere familiarekin, eta Saudi Arabian babes hartu.[7][8]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matxinada Mohamed Bouazizi gazteak bere buruari su eman zionean piztu zen, poliziak bizimodua ateratzeko erabiltzen zuen gurditxoko barazki eta fruituak saltzeko baimena ez izateagatik irauli zutenean. Gaztea urtarrilaren 4ean hil zen jasandako erreduren ondorioz. Ondorengo egunetan, protesta zabalak izan ziren azken Tunisiako gobernuaren aurka, poliziak gogor erreprimitutakoak. Protestetan, beste pertsona batzuek bere buruaz beste egin zuten eta poliziak hainbat pertsona hil zituen tiroz. Poliziak disidenteen atxiloketa masiboak ere burutu zituen. Horren aurka Anonymous ekimenak Tunisiako gobernuko webguneak blokeatu zituen 2011ko urtarrilaren hasieran. Protestak Aljeriara zabaldu ziren, egoera sozioekonomikoaren aurka protestatzeko, non gazte eta poliziaren arteko istilu larriak izan ziren. Beste arabiar herrialde zenbaitetan ere, hainbat pertsonak bere buruaz beste egin zuten, Mohamed Bouazizi gaztearen ereduari jarraiki, bertako erregimen politiko eta egoera sozioekonomikoaren aurka protestatuz.[9]
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matxinaden ondorioz orduko presidenteak, Zine El Abidine Ben Alik, kargua utzi behar izan zuen. Bere ordez, Mohamed Ghannouchi lehen ministroak eta Fouad Mebazaa parlamentuko presidenteak Errepublikaren agintea hartu zuten.
Ben Aliren jarraitzaileen eta armadako militarren arteko liskarrak egon ziren. Armada pixkanaka-pixkanaka polizia ordezkatzen hasi zen salbuespen egoerak irauten zuen bitartean.
Tunisia efektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tunisia gertatutako protesten ondorioz, inguruko beste herrialde arabiarretan ere protestak sortzen hasi ziren. Horregatik, Tunisian sortutako protestei Tunisia efektua deitu zitzaien, domino efektu bezala izan zirelako. Matxinadak segituan zabaldu ziren Egiptora, Hosni Mubaraken agintearen erorketa eraginez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tunisia calms as government rejects old guard Associated Press, January 19 2011
- ↑ Gov't: More than 78 deaths in Tunisian unrest. .
- ↑ Yasmine Ryan. (26 January 2011). How Tunisia's revolution began – Features. Al Jazeera English (Noiz kontsultatua: 13 February 2011).
- ↑ Wikileaks might have triggered Tunis’ revolution. Alarabiya.net (Noiz kontsultatua: 13 February 2011).
- ↑ Sidi Bouzid, mon amour. Le Nouvel Observateur (Noiz kontsultatua: 2 de enero de 2011).
- ↑ Tunisia riots: Reform or be overthrown, US tells Arab states amid fresh riots. Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-01-14).
- ↑ Wyre Davies. (2010-12-15). BBC News – Tunisia: President Zine al-Abidine Ben Ali forced out. Bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2011-01-14).
- ↑ Uprising in Tunisia: People Power topples Ben Ali regime. Indybay (Noiz kontsultatua: 2011-01-26).
- ↑ https://web.archive.org/web/20110120181417/http://www.hurriyetdailynews.com/n.php?n=tunisian-blogger-claims-jasmine-revolution-slogan-2011-01-18
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tunisia: Time of Change collected news and commentary at Al Jazeera English
- Turmoil in Tunisia collected news and commentary at BBC News
- How Facebook Helped Fell the 23-Year-Old-Tunisian Dictatorship and Fuelled the Jasmine Revolution