Juan Baigorri Velar
Juan Baigorri Velar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Concepción del Uruguay, 1891 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1972ko martxoaren 24a (80/81 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milango Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria eta asmatzailea |
Juan Pedro Baigorri Velar (Concepción del Uruguay, Entre Ríosko probintzia, 1891-Buenos Aires, 1972ko martxoaren 24a) ingeniari argentinar bat izan zen, "euria egiteko makina" asmatu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Militar baten semea, euskal jatorria zuen Juan Baigorri Concepción del Uruguayen jaio zen eta Buenos Airesen hazi zen. Eskola Nazionalean ikasi zuen eta ondoren Italiara bidaiatu zuen. Bertan geofisika espezialitateko ingeniaritza ikasketak burutu zituen, Milango Unibertsitatean. Hainbat erregai enpresetan lan egin zuen eta herrialde desberdinetara joan zen lurzoruaren konposizioa eta petrolio esplorazio ikerketak egiteko.
Baigorrik berak mineral elektromagnetikoak eta lurzoruaren baldintza desberdinak antzemateko tresnak asmatu eta egiten zituen. 1929an Enrique Mosconik deitu zion, Yacimientos Petrolíferos Fiscales (Estatuko Oilfield, YPF) enpresa berrian sartzeko. Estatu Batuen eta Argentinaren artean asko bidaiatu zuen aldi honetan.
Euria egiteko makina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baigorrik bere makinaren asmakuntza Diario Crítica aldizkarian era honetan deskribatu zuen [1] :
« | 1926an, Bolivian mineralizazio bila eta nire asmakizuneko gailu batekin lanean ari nintzela, zerbait bitxia nabaritu nuen. Mekanismoa konektatzean eta aktibatuta zegoenean, euriak ez ninduen uzten leku horretan lan egitea. Gero ohartu nintzen fenomeno hori euria nire makineriaren atmosferan izandako erradiazio elektromagnetikoaren pilaketak eragin zezakeela. | » |
Bere asmakuntza ikertzen eta hobetzen jarraitu zuen, bera bizi zen "Caballito" auzotik ere lekualdatu zen, bertako hezetasunak bere ekipamendua kaltetu ez zezan. Euriaren makina, 14 hazbete (36zm) neurtzen zuen telebista baten tamainako kutxa bat zen, eta bateria elektriko bat, substantzia kimikoak, indartutako metal erradioaktiboen konbinazioa eta polo negatibo eta positiboko bi antenek osatzen zuten; antena horiek airearen pilaketak eragindako emisio elektromagnetikoak zuzentzeaz arduratzen ziren.
Ondoren, Baigorri Argentinako Ferrocarril Central bulegoetara joan zen berak sortutako gailua ezagutarazi eta bere eraginkortasuna egiaztatzeko. Enpresako zuzendariak Santiago del Estero probintziara euria ekartzea eskatu zion, bere historian zehar inoiz ez bezalako lehortea pairatzen ari zen probintziara. 1938ko azaroan, Baigorrik, Hugo Miatello enpresako ordezkari batekin, Pinto hirira joan zen. Miatelloren arabera, makina martxan hasi zenean, haizeak norabidea aldatu zuen, zeruan hodeiak agertu eta hamabi ordu geroago euri txikia egiten hasi zen.
Buenos Airesera itzuli zenean, "Jupiter modernoa" edo "Villa Luroko magoa" bezalako izengoitiekin bataiatu zuten. Hainbat nazio eta nazioarteko komunikabideekin elkarrizketak egin zituen eta ingeniari estatubatuar batzuk patentea erosi nahi izan zioten, baina Baigorrik aukera hori ukatu egin zuen zera esanez:
Argentinarra naiz, eta nire asmakizuna nire herrialdean mesederako nahi dut[2].
Baigorriren asmakuntzaren emaitzak Alfredo Galmarini Argentinako Meteorologiako zuzendariak zalantzan jarri zituen, hori guztia parodia bat besterik ez zela gehituz. Asmatzaileak zera erantzun zuen, abenduaren 27an komunikabideen aitzinean egindako adierazpenetan[2]:
« | Nire asmakizunaren kritikarien aurrean, 1939ko urtarrilaren 3an Buenos Airesi euria oparituko diot.[2] | » |
Abenduaren 30ean, Nekazaritza Ministroarekin ezkutuko bilera bat izan zuen. Elkarrizketa honen ostean, txantxa gisa guardasola bat erosi eta Alfredo Galmarini Argentinako Meteorologiako zuzendariari bidali zion. Egun horretan, jende andana bildu zen bere etxearen aitzinean Buenos Aireseko bestak zapuztu ez zitzala eskatuz. Baigorrik esan zuen bere tresna erregulatu behar zuela zikloi bat gerta ez zedin eta hirian urtarrilaren 2 eta 3a bitartean euria egingo zuela. Urtarrilaren 1eko gauean zerua ilundu zen eta urtarrilaren 2ko goizeko bostetan euri zaparrada bat erori zen. Gertaera honen berria Crítica y Noticias Gráficas egunkari argentinarrek bere lehen orrietara eraman zuten.
Ondoren, Baigorri Carhuer herrira joan zen, non Epecuen lakua hustuta zegoen lehorte luze batengatik. Otsailaren 7an eta 8an, bi ekaitzen ondorioz lakuak gainezka egin zuen.
Azken gertaera hau komunikabideetan sekulako oihartzuna izan eta gero, Baigorrik esperimentuak gelditu zituen eta bere aurreko lanera itzuli zen, harik eta 1951urtean Raul Mende ministroak euria makina berriz martxan jartzeko deitu zion arte.
1952an Cauceten , San Juanen zortzi urteko lehorte luze bat eta gero euria egin zuen, ondoren, Kordoban San Roque presa 35 metro baino gehiagoko mailan utzi zuen eta azkenik 1953an La Pampa inguruan . Hala ere, Mendek asmatzaileari deitzeari utzi zion honek ez ziolako bere makinaren funtzionamenduaren oinarriak azaldu nahi. Honen ondoren Baigorrik ez zuen inongo erakustaldi publiko gehiagorik egin.
1972an hil egin zen pobrezian eta Chacarita hilerrian ehortzi zuten. Euria makinaren patua gaur egun ezezaguna da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baigorri eurigilea, thebalde
- http://galdosirazabal.blogspot.com/2011/11/baigorri-el-vasco-que-hacia-llover.html (Gaztelaniaz)
- Baigorri el mago de las lluvias Dokumentala (Gaztelaniaz).
- Baigorriri elkarrizketa, bideoa(Gaztelaniaz)