Hazbete
| Hazbete | |
|---|---|
| Azpiklasea | Lituaniako Dukerri Handiko neurriak, Errusiako unitateen sistema eta unitateen sistema inperiala |
| Neurtzen du | longitudea |
| SI sistemarako konbertsioa | 0,0254 m |
| Unitate estandarretan | 0 km, 0,0254 m, 0 mi, 2,54 cm, 25,4 mm, 0,083333 ft, 0,027778 yd, 0 pc, 0 ly, 0,254 dm, 0 UK nmi, 0,00012626 fur, 0,0012626 ch, 1.000.000 µin, 25.399,54 μm, 3 H, 1.000 mil, 1,016 hazbete metrikoa eta 10 linea |
| Honen izena darama | Erpuru |
| Ikurra | إنش, düym, ইঞ্চি, in, ίντσες, in, tolli, coloj, اینچ, pouces, pulgadas, hüvelyk, pollici, инчи, ഇഞ്ച്, cali, pol, țoli, дюймов, tum, дюймів eta 英寸 |
Hazbetea luzera neurri antropometriko bat da, eta hatz bat bezain luze dela jotzen da. Nazioartean, " ikurrarekin adierazten da (adibidez: 6" = sei hazbete). Hatza ere esaten zaio; bai eta, enborren lodiera adierazteko, ontza ere.[1]
Baliokideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, munduko leku gehienetan Nazioarteko Unitate Sistema erabiltzen da. Hauek dira hazbete mota bakoitzaren baliokideak, sistema horretan:
- Hazbete bat (Euskal Herriko sistema eta Gaztelako sistema) = 2,32166 cm
- Ontza bat (Euskal Herria) = 2,318 cm
- Hazbete bat (britaniar sistema inperiala) = 2,54 cm
- Hazbete bat (Aragoi) = 2,14 cm
- Hazbete bat (Mexiko) = 2,3278 cm
Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak ez du arrazoirik ikusten hazbetea erabiltzen jarraitzeko lan zientifiko eta tekniko modernoetan[2].
Kalkulagailua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Britainiar sistema inperialeko 1 hazbeteren neurriaren baliokideak hauek dira:
- 2.54 zentimetro (hazbete bat 2,54 cm dira)
- 25.4 milimetro (hazbete bat 25,4 mm dira)
- 1/12 edo 0.08333 oin
- 1/36 edo 0.02777 yarda
- 10000 hazbete hamar-milaren, makinarian erabiltzen den unitatea.
- 1000 hazbete milaren, papergintzan erabilia.
- 100 puntu, Australiako meteorologian erabilia.
- 72 puntu tipografiko.
- 6 pika tipografiko.
- 3 barleycorn, zapatagintzan erabilia.
- 0.999998 AEBko hazbete kartografiko.
- 1/3 edo 0.333 esku.
- 1/4 edo 0.25 arra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Herri kirolak: Aizkolariak Euskadi.net-en
- ↑ (Frantsesez)(Ingelesez) Le Système international d’unités. Bureau international des poids et mesures, 146 or. ISBN 978-92-822-2272-0..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Luzera unitateak | ||
|---|---|---|
|
Astronomian: argi-urtea • parseca • unitate astronomikoa Nazioarteko Sisteman: yoktometroa • zeptometroa • attometroa • femtometroa • pikometroa • ångströma • nanometroa • mikrometroa • milimetroa • zentimetroa • dezimetroa • metroa • dekametroa • hektometroa • kilometroa • miriametroa • megametroa • gigametroa • terametroa • petametroa • exametroa • zettametroa • yottametroa Anglosaxoi sisteman: hazbetea • oina • yarda • besabetea • furlonga • milia • legoa • itsas milia Japoniar sisteman: bu • sun • shaku • ken • chō • ri Euskal Herriko neurri zaharrak: arra • oina • gizabetea • korapiloa | ||
| Euskal Herriko neurri zaharrak | ||
|---|---|---|
|
Masa: arroa • libra • ontza • kilate • kintal • erralde Edukiera: arroa • pitxer • kahiz • erregu • txopin • anega • anerdia • gaitzerua • lakari • lakari-laurdena Azalera: gizalur • golde lurra • erregu-lurra Luzera: legoa • itsas legoa • itsas milia • besaldia • kana • arra • oina • hazbetea • gizabetea • korapiloa | ||