Karmele Soler
Karmele Soler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekoizpen diseinatzailea eta makillatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Karmele Soler Bontigui (Donostia, ? - ) donostiar makillatzailea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita futbolari profesionala zuen, eta ama estetizista; hark kutsatu zion makillajerako zaletasuna. Jaioterrian ikasi zuen estetika, eta bi urte geroago Madrilera jo zuen, Juan Pedro Hernández makillatzailearekin makillaje profesionala ikastera Estudio 24n. Alfredo Landaren eskutik Romana González makillatzailearen merezidun izatea lortu zuen José Luis Garciren Sesión continua (1984) filmean. Geroago, Zinemarako Makillajea espezialitatea egin zuen Parisko Societé Française de Maquillage delakoan. Bere lehen pauso profesionalak Miramongo EITB Donostia estudio hasi berrietan egin zituen, eta harrezkero ez dio inoiz etxe horretan lan egiteari utzi.[1]
2015ean euskal zinemagintzako pertsona baten ibilbidea saritzen duen Zinemira Saria jaso zuen. Ibilbide luzea egina du zinemaren munduan Solerrek, eta titulu ugari jasoak. 2012. urtean Goya sari bat eskuratu zuen Pedro Almodovarren La piel que habito filmean egindako lanagatik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ sansebastianfestival.com
- ↑ «Karmele Soler makillatzaile donostiarrak jasoko du Zinemira saria» Berria 2015-08-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.