Jose Emilio Esparza Viela
Jose Emilio Esparza Viela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1919ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1970eko urriaren 19a (51 urte) |
Familia | |
Aita | Eladio Espartza |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta funtzionarioa |
Jose Emilio Esparza Viela (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1919ko martxoaren 18a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1970eko urriaren 19a) Abokatua eta funtzionarioa. Nafararroako Turismo eta Informazioa sailean aritu zen lanean. Historia, Etnografia eta Toponimia zituen bereziki gustoko eta gai hauen inguruan hainbat artikulu idatzi zituen aldizkarietan, batez ere Principe de Viana eta herria bertan bere lagunekin sortutako Chakain aldizkarian. Lesakako Olentzeroren tradizioa berreskuratu eta sustatu zuen jadanik oso ezaguna den Olentzero txapelketa antolatuz. Bi lan adierazgarri utzi zituen: Noticia curiosa sobre Olentzero en la Navidad de Lesaca (Iruñea, 1950; bigarrena, 1972) eta De toponimia navarra, entrega centrada en las Cinco Villas del Bidasoa. Azken gai honi buruz egindako ikerketa asko argita eman gabe utzi zituen. [1]
Eladio Esparza Aginagaren semea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | ESPARZA VIELA, EMILIO JOSÉ. (Noiz kontsultatua: 2022-07-19).