Eladio Espartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau kazetari frankistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza (argipena)».
Eladio Espartza
Bizitza
Jaiotza Lesaka1888ko otsailaren 18a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Lesaka1961eko martxoaren 23a (73 urte)
Jarduerak

Eladio Espartza Aginaga (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1888ko otsailaren 18a - Lesaka, Nafarroa Garaia, 1961eko martxoaren 23a) Lesakako kazetari, idazle eta politikari frankista ezaguna izan zen.

1925 arte La Voz de Navarra egunkariaren zuzendaria izan zen. 1937an, Arabako gobernadore zibil izendatu zuen Franco matxinatuak. Vianako Printzea erakundeko eta bere aldizkariaren zuzendaria izan zen 1940 eta 1955 artean. Honez gain, Euskaltzaindiako kidea izan zen (Euskaltzain urgazlea izan zen) sei urtez (1941-1947), baita Diario de Navarra egunkariko zuzendariordea ere.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pampiña antzezlana saritu zioten 1922. urtean.

Obra nagusiak: Nere (1928), Los Caminos del Señor (1922), La Dama del Lebrel Blanco, La isla de los sueños, Tu hermosura, Junto a las nieblas, Pequeña historia del Reino de Navarra (1940), Nuestro Francisco Javier (1941) eta Discurso sobre el Fuero de Navarra (1935).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]