Alexandre Cabanel
Itxura
Alexandre Cabanel (Montpellier, 1823ko irailaren 28a - Paris, 1889ko urtarrilaren 23a) frantziar margolaria izan zen.
17 urterekin Parisko Arte Ederren Akademian sartu zen eta François-Édouard Picoten ikaslea izan zen. 1844an erakutsi zuen lehen aldiz Parisko Aretoan. 1847tik hil zen arte, Akademiako irakasle izan zen. Margolari inpresionistek 1863ko aretoan erakustearen aurka agertu zen
Gai klasikoak, erlijiosoak eta historikoak eta erretratuak estilo akademizistan margotu zituen. Napoleon III.ak asko estimatu zuen bere margolaritza.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aingeru gaizto (1847)
-
Albaydé (1848)
-
Moisesen heriotza (1850)
-
Venusen jaiotza (1863)
-
Napoleon III.a (c. 1865)
-
Adan eta Eva Paradisuko Lorategitik kanporatzea (1867)
-
Francesca da Rimini eta Paolo Malatestaren heriotza (1870)
-
Cornelia Lyman Warrenen erretratua (1871)
-
Elizabeth Vorontsova-Dashkova kondesaren erretratua (1873)
-
Pandora (1873), The Walters Art Museum
-
Eko (1874)
-
Thamar (1875)
-
Harmonia (1877)
-
Jephthahren alaba (1879)
-
Ofelia (1883)
-
Kleopatra pozoiak probatzen kondenatuetan (1887)