Tivoli parkea (Ljubljana)
Itxura
Tivoli parkea (Ljubljana) | |
---|---|
Tivoli, Rožnik and Šiška Hill Landscape Park | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Hiri-udalerria | Ljubljanako udalerria |
Hiria | Ljubljana |
Koordenatuak | 46°03′N 14°30′E / 46.05°N 14.5°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1813 |
Arkitektura | |
Azalera | 5 km² |
Ondarea | |
Tivoli parkea (eslovenieraz: Park Tivoli) Ljubljanako parke nagusia da. 1984an parke naturala izendatu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX mendearen hasierako Napoleondar Gerratan Ljubljana frantziako tropek okupatu zuten eta Iliriar probintzien hiriburu bihurtu zen. Jean Blanchard ingeniari frantsesak Podturn Manor gazteluaren (gaur egungo Tivoli gaztelua) eta Cekin jauregiaren artean parke dotorea diseinatu zuen. XIX mendearen bukaera aldera jaso zuen Tivoli izena.
1880 urtean putzua eraiki zen eta 1894an landare haztegia. 1920 hamarkadan Jože Plečnik arkitektoak diseinua berriztu zuen eta Jakopič etorbide zentrala eraiki zuen, Tivoli gaztelutik Prešeren enparantzara zuzen doana.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat jauregi eta elementu daude Tivoli parkean:
- Tivoli gaztelua: XVII mendean eraiki zen aurrez zegoen pizkundeko eraikin baten hondarren gainean. Joseph Radetzky txekiarrak XIX mendearen erdialdean estilo neoklasikoan berriztu zuen.
- Cenkin jauregia: 1720an eraikitako jauregia da. 1951ean bertan ezarri zen Esloveniako historia garaikidearen museoa.
- Tivoli putzua: Parkearen hego-mendebaldean dagoen putzu errektangularra da. 2011 urtean berriztua izan zen.
- Negutegia eta larrosen lorategia.
- Jolastokia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tivoli gaztelua.
-
Cenkin jauregia.
-
Putzua.
-
Jakopič etorbidea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Esloveniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |