Castres Olympique
Hiria | Castres (Okzitania) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1906 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Stade Pierre-Fabre (Edukiera: 12.500) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Pierre-Yves Revol | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jeremy Davidson | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Top 14 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | castres-olympique.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Castres Olympique Frantziako errugbi taldea da, egoitza Okzitaniako Castres hirian duena. Top 14 Ligan jokatzen du. Bost aldiz irabazi du Frantziako liga, 1949, 1950, 1993, 2013 eta 2018an.
Historia
Errugbia 1898an iritsi zen Castresera, eta ikasteetxetan hedatuz joan zen. 1906an, Castresko kolegioko ikasle ohi batzuek Castres Olympique kluba sortu zuten. Eugène Agert, Aux Dames de Franceko zuzendaria, izan zen lehenbiziko presidentea.[1] Lehen Mundu Gerran, klubeko 41 jokalari eta zuzendaritza-kide hil ziren, Marcel Burgun eta Nicoleau anaiak barne.
1922an igo zen aurrenezko aldiz lehenbiziko mailara. Bigarren Mundu Gerraren ostean, oso garai oparoa bizi izan zuen taldeak. 1948an, Frantziako Errugbi Kopa irabazi zuen, eta jarraian bi liga, 1949an Stade Montois eta 1950ean Racing garaiturik. 1956an, Jean Pierre-Antoine hil zen US Montréjeauren kontra jokatutako partida baten ostean; haren omenez, Stade Pierre-Antoine izena jarri zitzaion Castresen zelaiari.[1]
1950eko hamarkadaren amaieratik aitzina, klubak titulu agorraldi luzea izan zuen, jokalari bikainak izan zituen arren, hala nola, Jacques Cimarosti erdikoa edota Gérard Cholley harroina.
1988an, errugbiaren garai profesionalaren hasieran, Pierre Fabre enpresaburua bilakatu zen klubaren babesle. Harrezkero, taldea indartuz joan zen, maila handiko errugbilariak kontratatuz. 1993an, Frantziako liga irabaztea lortu zuen, eta mende amaieran, 1997an eta 2000n, European Challenge Cupeko bi final jokatu zituen. Azken ligak 2013an eta 2018an irabazi zituen.[1] 2022an, fase erregularrean lehenbizikoa izan zen, baina finala galdu zuen Montpellierren aurka.
Palmaresa
- European Challenge Cup
- Finalista (2): 1997, 2000
- Europako ezkutua
- Txapelduna (1): 2003
- Top 14
- Txapelduna (5): 1949, 1950, 1993, 2013, 2018
- Bigarrena (3): 1995, 2014, 2022
- Yves du Manoir Kopa/Frantziako Errugbi Kopa
- Txapelduna (1): 1948
- Finalista (1): 1993
Erreferentziak
- ↑ a b c Castres Olympique: Historique. castres-olympique.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-2).
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Castres Olympique taldearen webgunea
2024-25eko Frantziako errugbi txapelketako taldeak | ||
---|---|---|
Aviron Bayonnais • Bordeaux Bègles • Castres • Clermont Auvergne • Lyon • Montpellier • Perpignan • Racing 92 • Section Paloise • Stade Français • Stade Rochelais • Toulon • Tolosa • Vannes |