Racing 92

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Racing 92
Hiria Colombes, Paris
Sorrera 1890 (Racing Club)
2001 (Racing 92)
Kirol zelaia Stade Olympique Yves-du-Manoir
(Edukiera: 14.000)
Presidentea Frantzia Jacky Lorenzetti
Entrenatzailea Frantzia Laurent Labit
Frantzia Laurent Travers
Liga Frantzia Top 14
2016-17 finalerdiak
Webgunea www.racing92.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Stade Toulousainen aurkako partida.

Racing 92 Frantziako Paris hiriburuko errugbi taldea da. Colombes udalerrian du egoitza.Top 14 Ligan jokatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1882an Racing Club de France sortu zen eta 1890an errugbi atala eratu zen klubaren barnean. Hasera hartan talde indartsua izan zen eta Stade Français taldearekin lehia gogorrak izan zituen. Frantziako lehen ligako txapelduna izan zen, finalean Stade Français garaituz. Aipatzekoa da lehen finaleko epailea Pierre de Coubertin izan zela. Hurrengo urtean Steadekoak izan ziren garaile. 1900 eta 1902an beste bi liga irabazi zituen eta 1912an final berri bat jokatu zuen. 1918an Coupe de l'Espérance txapelketan nagusitu zen. Baina dagoeneko "urrezko aroa" amaitua zen.

1950ean ligako final berri bat jokatu zuen eta 1952an Yves du Manoir Kopa irabazi zuen. 1957an berri ere finalista eta 1959an bere laugarren liga eskuratu zuen. Lau hamarkada beranduago bosgarren ligako txapelduna izan zen, 1990an hain zuzen ere. Profesionaltasunera egokitzeko arazoak izan zituen ordea eta maila galdu zuen. 1998an itzuli zen lehen mailara eta 2001ean errugbi taldea Racing Clubetik banatu eta talde profesional berria eratu zuen. Horretarako US Métro taldearekin egin zuen bat eta hasieran Racing Métro 92, irabazitako lehenengo liga txapelketako data hartuz.

2015-16 denboraldia bikaina izan du. 26 urteren ondoren Top 14 Liga irabazi du eta Europako errugbi kopako finalista izan da.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Europako errugbi kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (1): 2016.
  • Top 14 Liga:
    • Txapelduna (6): 1892, 1900, 1902, 1959, 1990, 2016.
    • Bigarrena (6): 1893, 1912, 1920, 1950, 1957, 1987.
  • Yves du Manoir Kopa:
    • Txapelduna (1): 1952.
  • Coupe de l'Espérance:
    • Txapelduna (1): 1918.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Racing 92 Aldatu lotura Wikidatan