Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna
Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | eskifaiadun espazio hegaldi |
Commemorates (en) | eskifaiadun espazio hegaldi eta Juri Gagarin |
Indarraldi | 2011 - |
Egun | Apirilaren 12 |
Promulgatze | 2011ko apirilaren 7a |
Argumentu nagusia | eskifaiadun espazio hegaldi |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | un.org… |
Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna Yuri Gagarinen (SESB) lehen hegaldi espazialaren urteurrena ospatzen du, apirilaren 12an. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 65. bilkura-aldian aldarrikatu zuen, 2011ko apirilaren 7an, hegaldiaren 50. urteurrena baino egun gutxi batzuk lehenago.[1]
Sobietar Batasunean, apirilaren 12an, Kosmonauten Egun gisa ospatu zen 1963tik, eta oraindik ere Errusian eta Estatu postsobietarr batzuetan ikus daiteke. Yuriren Gaua, "World Space Party" ere esaten zaiona, Ameriketako Estatu Batuetan 2001ean hasi zen, Gagarinen hegaldiaren 40. urteurrenean.
Egun horretan, halaber, Columbiako LOG-1 transbordadore espazialaren lehen jaurtiketa ere ospatzen da, 1981eko apirilaren 12an, gizakiaren lehen hegaldi espaziala baino 20 urte geroago.