Edukira joan

Romina Belluscio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:59, 30 iraila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Romina Belluscio

Bizitza
JaiotzaSan Miguel de Tucumán1979ko otsailaren 19a (45 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Guti (mul) Itzuli  (2016 -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta modeloa

IMDB: nm3886072 Twitter: RominaBelluscio Edit the value on Wikidata

Romina Belluscio Maltez (Tucumango San Migel, Tucumán probintzia, Argentina, 1979ko otsailaren 19a) argentinar kazetaria, aurkezlea eta modeloa da.[1][2]

Romina Tucumango San Miguel herrian jaio zen. Gurasoak René Belluscio eta Estella Maltez dira. Kazetaritza ikasi zuen.«Qué fue de Romina Belluscio, mujer de Guti y excolaboradora de 'Tonterías las justas'»

Kazetaritza ikasten ari zela, Bellusciok bere jaioterriko La huella saioan parte hartu zuen. Aurretik, 1999an 20 urterekin, Miss Belleza Argentina lehiaketa irabazi zuen eta Tucumángo ordezkari izan zen, 90-60-90 gorputz neurriei esker. Ondoren, Japoniako Miss Internazionalean parte hartu zuen —aurrez hizkuntzetan, dantzan eta modelajean prestatu zelarik—, eta ile onenaren saria irabazi zuen. Geroago, Boliviako Miss Hego Amerikan parte hartu zuen, eta epaimahaiko kide bat lilluratuta gelditu zen, Espainiako diseinatzaile bat,eta nazioarteko ibiltokietarako bidea zabaldu zion. Modelo lan egin du Milanen, Parisen, Londresen, New Yorken eta hainbat iragarkitan.

La Sexta kateko El muro infernal saioan modelo lan egin zuen. Gero Cuatro katera pasatu zen Tonterías las justas saioan lan egitera, Florentino Fernández, Anna Simon eta Dani Martínezekin batera. Formatua, Otra movida izenarekin, Neox katera igaro zenean, Bellusciok ez jarraitzea erabaki zuen, eta Cristina Pedroche Sé lo que hicisteis saioko erreportari ohiak ordezkatu zuen, Tonterías las justas saioarekin lehia zuzena zuen saioa zen.[4]

2011ko uztailaren 11n, Espejo público (Antena 3) saioan estreinatu zen, udako etapan atal propioa zuen saioaren laguntzaile gisa, Alicia Senovillarekin (Susanna Grisoren ordezkoa) eta Roberto Lealekin batera.[5] Irailaren 2an, bai Romina Bellusciok bai Roberto Lealek, berritu egin zituzten beren kontratuak, Susanna Grisorekin batera aurkezlekide izateko irailaren 5etik aurrera. Programa horretan egon zen 2012ko irailera arte (orduan amaitu zen kontratua).[6]

2013ko otsailean, Antena 3eko Splash! Famosos en el agua saioan lehiakide parte hartu zuen, bere bikote zen Guti futbolari ohiarekin. Ondoren, 2013ko irailean, Telecincoko larunbat gauetan Abre los ojos y... mira saioaren barruan "No seas pesado" sekzioan epaimahaiko kide izan zen (emanaldi bakar batean).

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an César Pereira modelo eta aktore espainiarrarekin ezkondu zen. Gero, maitasun-harremana izan du Gutirekin, Real Madrileko jokalari ohiarekin.[7] 2012ko maiatzaren 23an, bikotekideak iragarri zuen haurdun zegoela; hala, futbolari ohiaren hirugarren umea zen, eta aurkezlearen lehenengoa. 2013ko urtarrilaren 11n, Guti eta Romina Belluscio futbolariak Enzo Gutiérrez Belluscio semea izan zuten. 2020ko abuztuan iragarri zuten berriz zegoela haurdun, eta urtarrilaren 10ean Romeo Gutiérrez jaio zen. 2016ko uztailaren 14an ezkondu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]