Edukira joan

Peru Galbete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 07:56, 22 abendua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Peru Galbete

(2022)
Bizitza
JaiotzaUsurbil1987ko urriaren 12a (37 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, piano-jotzailea, abeslaria eta gitarra-jotzailea
Badok: peru-galbete

Peru Galbete (Usurbil, Gipuzkoa, 1987[1]) abeslari, pianista, gitarrista, ukelele jotzaile eta konpositore gipuzkoarra da. Mukuru kolektiboko kidea da.[2] Bere lanen diseinuak, hitzak eta bideoak ere ekoizten ditu.

Txikitan abesteko ohitura izan bazuen ere, urte askoz mutu mantendu zen. 2012an egindako bidaia luze baten ondoren, abesteko eta bere esanetan "geldi bidaiatzeko" grina piztu zitzaion. Hor hasi zen bere ibilbide artistiko publikoa.

2016. urtean Peru diskoa argitaratu zuen, horren ondoren etorri dira "Nor zara zu? (2020, Mukuru)" eta "Beiratu (2022, Mukuru)".

2017an oihanean egindako bidaia baten ondoren Voces de la selva[3] diskoa eman zuen argitara. Bertan, Inti Wara Yassi komunitateari (CIWY) laguntzea izan zuen helburu, animalia basatien hiru zaintza zentro kudeatzen dituen irabazi-asmorik gabeko boliviar erakundea. Funtsak lortzea ez ezik, CIWYren balioak eta lana ikustaraztea zen asmoa, eta aldi berean, animalia basatien trafikoaren arazo handia salatzea.

Ofizioz irudigilea ere izanik, lanketa berezia egiten du bere kantuak eta irudiak nahastean. Hainbat ikus-entzunezko proiektuetan parte hartu du, eta bere sormen musikalaren mesedetan jarri izan du ikus kulturan duen ezagutza.[4]

Huarte Arte Garaikidearen Zentroan sortu ditu Uraren Oldea kontzertu musikal-bisuala eta Ura sartu zen Barrura (Punto de Vista 2020) dokumentala. [5]

  • 2016 Peru (Autoekoizpena).
  • 2017 Voces de la selva.
  • 2020 Nor zara zu? (Mukuru).
  • 2022 Beiratu (Mukuru).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Peru Galbete» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  2. «Peru Galbete» Mukuru (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  3. (Ingelesez) «Voces de la Selva, by Peru Galbete» Peru Galbete (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  4. «Peru Galbete Labiano | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
  5. «PROGRAMA 1 PAISAIA - Ura sartu zen barrura - Punto de Vista - Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia» www.puntodevistafestival.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]