Edukira joan

Cao Cao

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:50, 3 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Cao Cao

Chinese king (en) Itzuli

216ko maiatzaren 29a - 220ko martxoaren 15a
← baliorik ez - Cao Pi
Bizitza
JaiotzaBuzhou (en) Itzuli, 155
HerrialdeaEkialdeko Han dinastia
Cao Wei
HeriotzaLuoyang, 220 (64/65 urte)
Hobiratze lekuaCao Cao Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Burmuineko tumorea
Familia
AitaCao Song
Ezkontidea(k)Lady Ding (en) Itzuli
Huan (en) Itzuli
wife of Zhang Ji (en) Itzuli
Wang Zhaoyi (en) Itzuli
Yin (en) Itzuli
Lady Liu (en) Itzuli
Du (en) Itzuli
Empress Dowager Bian (en) Itzuli
Qin Furén (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHouse of Cao (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, idazlea eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakYellow Turban Rebellion (en) Itzuli

Cao Cao (P´ei, Kiangsuko probintzia, Txina, 155Luoyang, Txina, 220ko martxoaren 15a) Han dinastiako azken garaietako jenerala izan zen.

Dong Zhuo agintariaren aurka matxinatu zen beste batzuekin batera. Hura hil ondoren, beste matxinatuen aurka borrokatu zen, eta pixkanaka-pixkanaka guztiak hil zituen. Etengabe ari izan zen borrokan, harik eta 208an Chi biko hondamenak Txina hiru erresumatan zatitu, eta Cao-Caok iparralde osoa bereganatu zuen arte. Aginpideari eusteko borrokan eman zituen bere azken egunak.

Gerra-gizon aparta izan zen, bizkorra, maltzurra eta estratega bikaina. Aditu batzuen ustez, hura izan zen Han dinastia hondamendira eraman zuena; beste batzuen ustez, berriz, Txinako Inperioa bateratu zuen. Ele zaharretako pertsonaia bihurtu zen.

Bestalde, olerkari eta idazlea izan zen, gorteko hizkera bihurria eta hizkera xehe eta zuzena bikain menderatzen zituena; hogeita hamar bat olerki idatzi zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cao Cao Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]