Cao Cao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cao Cao
Cao Cao scth.jpg
Bizitza
Jaiotza Bozhou155
Herrialdea Txina (eskualdea)
Heriotza Luoyang220ko martxoaren 15a (64/65 urte)
Hobiratze lekua Cao Cao Mausoleum
Familia
Aita Cao Song
Ezkontidea(k) Lady Ding
Lady Liu
Empress Dowager Bian
Lady Du
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Cao
Hezkuntza
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, poeta eta idazlea
Zerbitzu militarra
Gatazka Yellow Turban Rebellion

Cao Cao (P´ei, Kiangsuko probintzia, Txina, 155 - Luoyang, Txina, 220ko martxoaren 15a) Han dinastiako azken garaietako jenerala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dong Zhuo agintariaren aurka matxinatu zen beste batzuekin batera. Hura hil ondoren, beste matxinatuen aurka borrokatu zen, eta pixkanaka-pixkanaka guztiak hil zituen. Etengabe ari izan zen borrokan, harik eta 208an Txibiko hondamenak Txina hiru erresumatan zatitu, eta Cao-Caok iparralde osoa bereganatu zuen arte. Aginpideari eusteko borrokan eman zituen bere azken egunak.

Gerra-gizon aparta izan zen, bizkorra, maltzurra eta estratega bikaina. Aditu batzuen ustez, hura izan zen Han dinastia hondamendira eraman zuena; beste batzuen ustez, berriz, Txinako Inperioa bateratu zuen. Ele zaharretako pertsonaia bihurtu zen.

Bestalde, olerkari eta idazlea izan zen, gorteko hizkera bihurria eta hizkera xehe eta zuzena bikain menderatzen zituena; hogeita hamar bat olerki idatzi zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cao Cao Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]