Orfilia Rico
Orfilia Rico | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montevideo, 1871ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Argentina Uruguai |
Heriotza | Buenos Aires, 1936ko urriaren 10a (65 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Orfilia Rico (Montevideo, Uruguai, 1871ko apirilaren 5a – Buenos Aires, 1936ko urriaren 10a) uruguaiar aktorea izan zen. Batez ere antzerkian lan egin zuen. Ibilbide artistiko handia egin zuen Argentinan.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore familia batean jaio zen. 5 urterekin egin zuen debuta Montevideoko Cibils Antzokian Eusebio Blascoren El pañuelo blanco izeneko lanean, Sociedad Romea taldearekin, eta ama eta ahizparekin batera. Uruguai eta Argentinan zehar ibiltzen ziren. Antzerki lan horietan ikasi zuen Orfilia Ricok bere izaera handiko pertsonaiak egiten, hau da, artista dramatikoa izaten.
Izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klase ertaineko emakume bizia zen, sendoa eta indartsua. Oholtzan naturala zen eta testua ikasteko erraztasuna zuen.[1]
1901ean Jeronimo Podestá Montevideora heldu zenean, bere taldean sartu eta arrakasta handia izaten hasi zen. Enrique de Maríaren Bohemia Criolla lanarekin aurkeztu zen Buenos Aireseko Rivadabia antzokian.
1908an Laferrère-ren lan onenean parte hartu zuen Las del barranco, ospe handia lortu zuen eta handik aurrera lan handiak egin zituen, berarentzat espreski egindako paperak egiteko aukera izan baitzuen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zineman egindako lanak hauexek dira:
- 1916, Hasta después de muerta, Ernesto Gunche eta Eduardo Martínez de la Perak zuzendua.
- 1915, Nobleza gaucha, Ernesto Gunche, Eduardo Martínez de la Pera eta Humberto Cairok zuzendua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ilecara. (2009-07-08). «MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS: Siglo XIX - Orfilia Rico» MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
- ↑ «Orfilia Rico» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Núbila, Domingo di. (1998). La época de oro: historia del cine argentino I. Ediciones del Jilguero ISBN 978-987-95786-5-0. (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).