Aziti Bihia
Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea 2012ko azaroan sortutako ikerlari gazteen taldea izan zen. Haien ikerketa helburuak hizkuntzalaritza historikoari eta, oro har, euskal filologiari lotuak ziren: euskararen historia, gramatika historikoa, dialektologia diakronikoa... 2015eko martxotik, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle-elkartea ere izan zen.[1]
2024ko martxoan kideek elkartea desegiteko erabakia iragarri zuten sare sozialetan.
Taldearen izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartearen izena Arnaut Oihenart idazleak jasotako atsotitza da (Euskal atsotitzak eta neurtitzak), eta gaur egungo euskara batuan «hazitik bihia» idatziko litzateke;[2] esanahia «nolako zura, halako ezpala» esaeraren antzekoa da.
Esteve Materraren Doctrina Christiana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartearen ekintzarik ezagunena da Esteve Materrak idatzitako Doctrina Christiana (1617) liburuaren lehenengo edizioaren ale bat aurkitu izana: 2015. urtearen hasieran aurkitu zuten, Danimarkako Errege Liburutegian. Liburu hori lapurtera klasikoaz idatzitako lehenbizikoa izan zen, eta ordu arte lehen argitaraldi hartako ale guztiak galduta zeuden [3]. 2018ko otsailean liburuaren edizio kritikoa argitaratu zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://sites.google.com/site/azitibihia/
- ↑ Arnaut Oihenart: Euskal atsotitzak eta neurtitzak, Euskaltzaindia, Bilbo, 2003. Ikus 83. orrialdea.
- ↑ https://docs.google.com/file/d/0B-GpHpXNdipHYmF3ZGd6c2Y5clU/edit
- ↑ «Esteve Materraren 'Doctrina Christiana' liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).