Aziti Bihia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esteve Materraren Doctrina Christiana liburuaren lehen argitaraldiko azala; argitaraldi hartako ale bat aurkitzeak famatu zuen Aziti Bihia elkartea.

Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen Elkartea 2012ko azaroan sortutako ikerlari gazteen taldea da. Haien ikerketa helburuak hizkuntzalaritza historikoari eta, oro har, euskal filologiari lotuak dira: euskararen historia, gramatika historikoa, dialektologia diakronikoa... 2015eko martxotik, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle-elkartea da.[1]

Taldearen izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen izena Arnaut Oihenart idazleak jasotako atsotitza da (Euskal atsotitzak eta neurtitzak), eta gaur egungo euskara batuan «hazitik bihia» idatziko litzateke;[2] esanahia «nolako zura, halako ezpala» esaeraren antzekoa da.

Esteve Materraren Doctrina Christiana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen ekintzarik ezagunena da Esteve Materrak idatzitako Doctrina Christiana (1617) liburuaren lehenengo edizioaren ale bat aurkitu izana: 2015. urtearen hasieran aurkitu zuten, Danimarkako Errege Liburutegian. Liburu hori lapurtera klasikoaz idatzitako lehenbizikoa izan zen, eta ordu arte lehen argitaraldi hartako ale guztiak galduta zeuden [3]. 2018ko otsailean liburuaren edizio kritikoa argitaratu zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]