Edukira joan

Miltiadis Tentoglou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miltiadis Tentoglou

(2022)
Bizitza
JaiotzaTesalonika1998ko martxoaren 18a (26 urte)
Herrialdea Grezia
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera
Jarduerak
Jarduerakluzera-jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua75 kilogramo
Altuera185 zentimetro

IAAF: 14669734 Edit the value on Wikidata

Miltiadis Tentoglou (grezieraz: Μιλτιάδης Τεντόγλου, Grevena, 1998ko martxoaren 18a) greziar atleta da, luzera jauzian espezializatua[1]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.

Biografia

2015. urtean hasi zen nazioartean lehiatzen eta 2016. urtean Munduko gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Polonian. 2017an Europako 20 urtez azpiko txapelketan urrezkoa lortu zuen. 2018an Europako txapelduna izan zen[2] eta 2019an eta 2021ean Indoor txapelketetan ere urrezko dominak lortu zituen.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Juan Miguel Echevarría kubatarra zen faborito argia eta lehiaketan 8'41 metrotako jauzia egina zuen. Miltiadis Tentoglouk azken jauzia egin eta berdindu egin zuen, 8'41m hark ere. Berdinketa hausteko bigarren jauzi luzeena hartu zen kontutan eta greziarrak 8'15m-koa zuen eta kubatarrak 8'09m-koa[3].

Palmaresa

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'41m
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Polonia Bydgoszcz 2016 (gazte mailakoa) 2. lekua, zilarrezko domina luzera jauzia 8'30m
Europako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
Alemania Berlin 2018 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'25m
Eskozia Glasgow 2019 (Indoor) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'38m
Suedia Gävle 2019 (23 urtez azpikoa) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'32m
Polonia Toruń 2021 (Indoor) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'35m
Turkia Istanbul 2023 (Indoor) 1. postua, urrezko domina luzera jauzia 8'30m

Markak

  • Aire librean: 8'60m (2021)

Erreferentziak