Tesalonika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tesalonika
Θεσσαλονίκη
Thessaloniki
hiri handia
White Tower Thessaloniki.JPG
Thessaloniki Municipal Flag.png Fitxategi:Thessaloniki seal.png
Administrazioa
Herrialdea Grezia
PeriferiaErdialdeko Mazedonia
Barrutiak16
AlkateaVassilios Papageorgopoulos
Izen ofizialaΘεσσαλονίκη
Jatorrizko izenaΘεσσαλονίκη
Posta kodea530–539, 54015–54655 eta 56404
Geografia
Koordenatuak40°38′25″N 22°56′08″E / 40.6403°N 22.9356°E / 40.6403; 22.935640°38′25″N 22°56′08″E / 40.6403°N 22.9356°E / 40.6403; 22.9356
Thessaloniki.png
Azalera17,8 km²
Altuera0-20
MugakideakTesalonikako golkoa
Demografia
Biztanleria315.196 (2011)
Red Arrow Down.svg−70.210 (2001)
Metropolia108.088
Dentsitatea16.325,48 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 315
Telefono aurrizkia2310
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakAlexandria, Durrës, Korçë, City of Melbourne (en) Itzuli, Plovdiv, Niza, Marseilla, Kolonia, Leipzig, San Frantzisko, Hartford, Kalkuta, Tel Aviv, Bolonia, Tianjin, Busan, Konstantza, Bratislava, San Petersburgo, Shenyang, Amasya, Venezia eta Tirana
MatrikulaMM, NA, NB, NE, NH, NI, NK, NM, NN, NO, NP, NT, NY, NX eta NZ
Hizkuntza ofizialagreziera
http://www.thessalonikicity.gr

Tesalonika[1][2] (batzuetan Salonika; grezieraz Θεσσαλονίκη, [θesaloˈniki] Speaker Icon.svg Ahoskera (i · ?)} Greziako bigarren hiririk handiena da, Atenasen ondoren, 363.987 biztanlerekin. Izen bereko probintziako eta Erdialdeko Mazedonia eskualdeko (periferiako) hiriburua da, halaber.

Greziako iparraldeko merkataritza, kultura eta industriaren gune nagusia da; janari-industria, tabakogintza, destilategiak, ehungintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa, tresneria mekanikoa, ontziolak eta eraikuntzarako gaiak dira industria nagusiak, eta merkataritza-harreman estuak ditu Serbia eta Montenegrorekin. Turismoak ere garrantzi handia du hiriko ekonomian. Garai askotako monumentuak gorde dira. Aipagarriak dira, besteak beste, 303. urteko Galerioren atea eta bizantziarren garaiko eliza eta tenpluak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Thessaloniki)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.3 10.9 14.2 19.0 24.5 29.2 31.5 31.1 27.2 21.2 15.4 11.0 20.38
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.3 6.6 9.4 13.3 18.3 22.8 25.1 24.7 21.1 16.0 11.1 7.0 15.06
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 2.2 4.5 7.5 12.1 16.3 18.6 18.3 14.9 10.8 6.8 3.0 9.69
Pilatutako prezipitazioa (mm) 36.8 38.0 40.6 37.5 44.4 29.6 23.9 20.4 27.4 40.8 54.4 54.9 448.7
Prezipitazio egunak (≥ ) 11 8 9 9 10 7 4 3 5 8 11 11 96
Eguzki orduak 124 140 155 240 279 300 372 341 240 186 120 120 2617
Iturria: World Meteorological Organization (NBE),[3] BBC weather[4] eguzki-orduak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 316. urtean sortu zuen Kasandrok, eta, erromatarren garaian, Justinianoren agintaldian batez ere, oparotasun handia izan zuen. 390an, Teodosio I.aren aginduz, suntsitu eta biztanleak hil egin zituzten. Eslaviarrek maiz eraso zioten, eta 1204-1224. urteetan izen bereko erreinuko hiriburua izan zen. 1246. urtean bizantziarrek konkistatu zuten, eta 1430ean turkiarrek (azken horiek eman zioten Salonika izena). 1492an Iberiar penintsulatik joandako 20.000 judu kokatu ziren hirian. 1913an Greziako hiri bihurtu zen eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Tesalonika izena hartu zuen berriro. Lehen Mundu Gerran Mazedonian borrokatzen ziren soldadu aliatuak hornitzeko erabili zen Tesalonikako portua. 1917. urtean sute handi batek hiriko behealdea suntsitu zuen. 1941ean alemaniarrek inbaditu zuten.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PAOK Tesalonika BC eta Aris Tesalonika BC dira hiriko saskibaloi talde nagusiak, Grezia osoko arrakastatsuenetakoak eta Europa mailan ere hainbat txapelketa eskuratu dituztenak.

Izen berekoak, PAOK F.C. eta Aris F.C. taldeak Greziako futbol liga inoiz irabazi duten bakarren artean ditugu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]