Juan Miguel Echevarría
Juan Miguel Echevarría | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Camagüey, 1998ko abuztuaren 11 (26 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kuba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta eta luzera-jauzilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Juan Miguel Echevarría Laflé (Camagüey, 1998ko abuztuaren 11) kubatar atleta da, luzera jauzian espezializatua. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10 urte zituela hasi zen atletismoan herriko eskolan eta 16 urterekin 8 metrotik gorako jauzia egin zuen, 8'05 hain zuzen ere. Urte hartan Calin jokaturiko 18 urtez azpiko munduko txapelketan laugarrena izan zen.
2017tik aurrera Daniel Osorio du entrenatzaile. 2018ko Birminghamgo pista estaliko munduko txapelketan ez zen faboritoa domina lortzeko. Luvo Manyonga hegoafrikarrak 8'44m-ko jauzia egin eta dena erabakita zegoela uste zenean Juan Miguel Echevarríak 8'46m-ko azken jauzia egin eta urrezko domina eskuratu zuen[1]. Pista estaliko munduko txapelketan urrea lortu duen atleta gazteena bihurtu zen, 19 urte eta 203 egun zituelako. Urte berean 8'83 metrotako jauzia egin zuen baina ez zen ofizialtzat hartu haizeak +2'1 m/s-koa baitzen une hartan. Hala ere 23 urtean egindako marka onena izan zen. Egun batzuk beranduago Bad Langensalzan (Alemanian) 8'68m-ko jauzia egin zuen, oraingoan ofiziala.
2019an Habanan jokaturiko Kubako Kopan 8'92m egin zituen, oraingoan ere haizea +3'3 m/s zuela, eta beraz ez-ofiziala[2]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Miltiadis Tentoglou greziarrarekin 8'41 metrotako jauzian berdinduta. Tentoglouk azken jauzian lortu zuen Echeverríarekin berdintzea eta bakoitzaren bigarren jauzi luzeenak eman zion garaipena greziarrari[3].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Tokio 2020 | luzera jauzia | 8'41m | |
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Cali 2015 (gazte mailakoa) | 4.a | luzera jauzia | 7'69m |
Birmingham 2018 (Indoor) | luzera jauzia | 8'46m | |
Doha 2019 | luzera jauzia | 8'34m | |
Pan Amerikar Jokoak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Edmonton 2015 (gazte mailakoa) | luzera jauzia | ||
Lima 2019 | luzera jauzia |
Markak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aire librean: 8'68m (Bad Langensalza 2018) - haizea +1'7m/s
- Ez ofiziala: 8'92m (Habana 2019) - haizea +3'3m/s
- Pista estalian: 8'46m (Birmingham 2018)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) EFE, Por. (2020-01-15). «El prodigioso Juan Miguel Echevarría saltará en Madrid» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Atletismo: Juan Miguel Echevarría salta 8,92 metros» Mundo Deportivo 2019-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ (Ingelesez) «Miltiadis Tentoglou secures gold for Greece in men's long jump; Cuba's Juan Miguel Echevarria takes silver» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).