Edukira joan

Kristine Lilly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristine Lilly

Bizitza
JaiotzaNew York1971ko uztailaren 22a (53 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWilton High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
United States women's national soccer team1987 / 2010352130
Tyresö FF1994 / 1994
Washington Warthogs1995 / 19950
Boston Breakers2001 / 200314
Boston Breakers2001 / 20035914
KIF Örebro DFF2005 / 2005198
Boston Breakers2009 / 2011203
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
aurrelaria
Altuera163 zentimetro
Jasotako sariak

kristinelilly13.com
IMDB: nm1508793 Twitter: KristineLilly Instagram: kristinelilly FIFA: 298 Edit the value on Wikidata

Kristine Marie Lilly, ezagunagoa Kristine Lilly izen laburraz (New York, AEB, 1971ko uztailaren 22a,) estatubatuar futbolari ohia da. Aurrelari jokatzen zuen. 23 urtez Estatu Batuetako emakumezkoen futbol-selekzioan jokatu du.[1] FIFAko Emakumezkoen Munduko Kopako bost azken fase (1991, 1995, 1999, 2003 eta 2007) jokatu dituen futbolari bakarra da. Hiru Olinpiar domina ditu.[2][3][4][5]

Biografia

1971ko uztailaren 22an jaio zen New Yorken, izen bereko herrian. Lilly Wiltonen (Connecticut) hazi zen.

Ibilbidea

Wiltonen, hazi zen herrian, Derek Lilly lehengusuak Wilton High Schooleko futbol-taldea entrenatzen zuen.

Ipar Carolinako Unibertsitatera joan zen Chapel Hillen, eta 1991n Hermann Trophy saria irabazi zuen. Urte horretan bertan irabazi zuen FIFAren Munduko Txapelketa, eta Txinaren aurkako garaipenean, besteak beste, Mia Hamm, Michelle Akers, Julie Foudy, Brandi Chastain, Joy Fawcett nabarmendu ziren.

Kristine Lilly (ezkerrean) Mia Hamm-en ondoan, St. Louis 1998

Nazioartean

Debuta 1987ko abuztuaren 3an egin zuen, 16 urte bete eta 12 egunera, Txinaren aurka jokatutako partida batean.

Kristine Lilly da FIFAko Emakumezkoen Munduko Kopako azken bost faseak (1991, 1995, 1999, 2003 eta 2007) jokatu dituen futbolari bakarra. Nazioarteko 342 partidatan jokatu zuen Estatu Batuetako emakumezkoen futbol-selekzioarekin, eta 130 gol sartu zituen; kopuru hori ez du parekatu beste inork, ez gizonezkorik ez emakumezkorik.[6][1]

Lilly da, halaber, azken fasean jokatu duen jokalaririk beteranoena: 36 urte eta 62 egun zituen, 2007ko irailean, taldeak 3-0 irabazi zuenean Ingalaterraren aurkako final-laurdenetan, Tianjinen.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Kristine Lilly, sobre el futuro del fútbol femenino» www.fifa.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  2. ISSN https://www.fifa.com/fifaplus/en/articles/the-enduring-legacy-of-kristine-lilly-and-her-unmatched-records..
  3. «In Her Own Words: Kristine Lilly On The Most Important Play In The History Of U.S. Soccer No One Remembers» The18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  4. (Ingelesez) Hall, Matthew. (2019-05-15). «'I wish I could remember them all': Kristine Lilly on her 354 international caps» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Kristine Lilly, sobre el futuro del fútbol femenino» www.fifa.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Fútbol Femenino 4. kristine lilly (estados unidos)» MARCA.com 2017-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-09-28).

Kanpo estekak