AGIR (ikasle antolakundea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
AGIR
Sorrera2000. urtea
Ideologia politikoaEzker independentista, independentismoa, sozialismoa, komunismoa, feminismoa, nazionalismo galiziarra, lurraldetasuna, internazionalismoa
http://www.agir-galiza.org/

AGIR Galiziako hainbat eskualdetan presentzia duen ezker independentistako ikasle antolakundea da, 2.000. urtean sortua.

AGIR-en aldarririk ezagunenena hezkuntza eta eskola nazional publiko, patriarkatu eta kapitalismotik kanpo egongo dena, galizierazkoa (galegoa), kalitatezkoa eta demokratikoa izatea da.

Santiago de Compestelan presentzia eta ordezkaritza duen mugimendua da eta politikoki ezker independentistako parte organikoa izanik harreman estuak eta estrategikoak ditu Briga gazte antolakundearekin eta NOS-UP-ren baitan biltzen diren mugimendu soziopolitikoekin.

Ideologia politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizia independente, sozialista, feminista eta galegoaren irizpideak biltzen dituen proiektu politiko eta estrategikoaren parte dire.

Galizia osoko lurraldetasuna ere defendatzen du, indar okupatzaile espainiarrek Galiziatik alde egin dezaten aldarrikatzearekin batera.

Estatus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AGIR-ek, Galiziako ikasle mugimendua zatituta eta ahulduta ikusita, 2015. urtean Galiziako Ikasleriaren Ligarekin eta beste ikasle antolakunde independentista eta ezkertiarrekin batera desagertze prozesu bat hasi zuten aipatutako antolakunde hauek guztiak batuko zituen ikasle antolakunde berri bat eraikitzeko. Erakunde berri hori Erguer-Galiziako ikasleak deiturikoa da.

Beraz, AGIR-ek bertan behera utzi du bere jarduna erakunde bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- AGIR Galizaren webgunea.